Emir Kusturica
Emir Nemanja Kusturica (serbieraz: Емир Кустурица; Sarajevo, 1954ko azaroaren 24a - ) zinema zuzendari bosniar-serbiarra da.
Estilo berezikoa, surrealismoan murgildu ditu bere lan gehienak. Pelikula ezagunenen artean Otac na službenom putu, Crna mačka, beli mačor eta Podzemlje ditugu. Bere lehen lanen artean, ordea, azpimarratzekoa da Gernikari buruzko pelikula labur bat.
Soinu bandak egitean, Goran Bregović musikariarekin batera lan egin du behin baino gehiagotan. Halaber, aipatzekoa da bere "No Smoking Orchestra", Ekialdeko Europako musika tradizionaletan oinarritutako kantak jotzen dituen taldea.
2005ean Nemanja izenarekin bataiatu zuten Serbiako Eliza Ortodoxoan.
Filmografia
aldatu- Guernica, 1978, film laburra
- Sjećaš li se, Dolly Bell, 1981
- Otac na službenom putu, 1985
- Dom za vešanje , 1988
- Arizona Dream, 1993
- Podzemlje (Underground), 1995
- Crna mačka, beli mačor, 1998
- Super 8 Stories, 2001, dokumentala
- Život je čudo, 2004
- Zavet, 2007
- Maradona, 2008, dokumentala
- Words with Gods, 2014
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Kustupedia
- (Ingelesez) No Smoking Orchestra
Artikulu hau Bosnia-Herzegovinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |