Eli Filip Heckscher (Stockholm, Suedia, 1879ko azaroaren 24a - 1952ko abenduaren 23a) suediar ekonomista izan zen.

Eli Heckscher

Bizitza
JaiotzaStockholm1879ko azaroaren 24a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm1952ko abenduaren 23a (73 urte)
Hobiratze lekuaMosaic Cemetery, Northern Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaIsidor Heckscher
Ezkontidea(k)Ebba Heckscher (en) Itzuli  (1907 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
Gothenburg University College (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, historialari ekonomikoa, historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Stockholm School of Economics (en) Itzuli
Stockholmgo Unibertsitatea
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Itzuli
Royal Society of Arts and Sciences in Gothenburg (en) Itzuli
Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Itzuli
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
Society of Sciences in Lund (en) Itzuli

Ideiak aldatu

Bertil Ohlinekin batera nazioarteko trukeen teoria osatu zuen, zeinaren arabera garrantzi handia baitu herrialdeen produkzio-faktoreen ugaritasun erlatiboak. Ekonomista klasikoentzat, Adam Smith eta David Ricardorentzat bereziki, herrialde bakoitzak bere produkzioa bultzatzeko egokien diren sektoreetan espezializatzeko joera du, hau da, kostu konparatuak beste herrialdeekiko txikiagoa duen sektoreetan; baina gerta daiteke herrialde batek kostu txikiagoaz egin dezakeen gai bat inportatzea.

Hala, Heckscher izan zen nazioarteko trukeak kostu konparatiboen bidez azaltzea ez zela nahikoa onartu zuen lehenengoetakoa. Haren iritziz, kostu konparatibo horiek zergatik diren elkarren desberdinak azaldu behar da. Heckscherrek dio produkzio-faktoreen berezitasuna dela harreman hori azaltzen duen datua, esate baterako, Australiak garia esportatzen du, lursoro handiak dituelako, eta Britainia Handitik industria gaiak inportatzen. Bi herrialde horien arteko harremanean, gaien trukeak maila batean produkzio-faktoreen transferentzia ordezkatzen du: australiar lurra britainiar kapitalaren kontra.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eli Heckscher  

Erreferentziak aldatu