Malromé gaztelua, frantsesez: Château Malromé, Frantziako Gironde departamentuko Saint-André-du-Bois udalerrian dagoen gaztelu bat da, Verdelais kantonamenduan. Mahastiez inguratutako kokalekuan dago eta gazteluan bertan ardandegia dago.

Malromé gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Gironda
BarrutiLangoneko barrutia
Kantonamenducanton of Saint-Macaire
Frantziako udalerriSaint-André-du-Bois
Koordenatuak44°36′09″N 0°12′48″W / 44.6025°N 0.2133°W / 44.6025; -0.2133
Map
Ondarea
Mérimée IDMI202
Webgune ofiziala
Adèle de Toulouse-Lautrec kondesa Malromé gazteluko ​​egongelan

XVI. mendean jada Étienne de Rostéguy de Lancre, Bordeleko parlamentuko biltzakideak leku honetan gaztelua eta ardandegiak eraiki zituela erregistratua dago.

1780 aldera Catherine de Forcade, Malroméko Baroiaren alargunaren jabetzara pasa zen, honek bere senarra zenaren omenez gaztelua berrizendatu zuen.

1883an Adèle de Toulouse-Lautrec kondesak gaztelua eta mahastiak erosi zituen, eta haren semea zen Henri de Toulouse-Lautrec margolari ospetsua gazteluara maiz joan ohi zen, 1901eko irailaren 9an bertan hil zelarik.

Kanpo estekak aldatu