Edison Denisov

Edison Denisov (Siberia, Sobietar Batasuna, 1929ko apirilaren 6a - Paris, Frantzia, 1996ko azaroaren 24a) sobietar musikagilea izan zen.

Edison Denisov
Edison Denisov 1975 ©DmitriSmirnov.jpg
Bizitza
Jaiotza Tomsk1929ko apirilaren 6a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza Paris1996ko azaroaren 24a (67 urte)
Hobiratze lekua Marne Harana
Hezkuntza
Heziketa Tomsk State University (en) Itzuli
(1946 - 1951)
Moskuko kontserbatorioa
(1951 - 1956)
Hizkuntzak errusiera
frantsesa
Irakaslea(k) Vissarion Shebalin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea, soinu banda konpositorea eta matematikaria
Enplegatzailea(k) Moskuko kontserbatorioa
Lan nabarmenak L'écume des jours (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Berlingo Arteen Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Genero artistikoa opera
Sinfonia
IMDb nm0219231

BiografiaAldatu

Xostakovitxen esanetara ikasi zuen musika-kontserbatorioan. Konposizioa, orkestrazioa eta pianoa ikasi zuen, eta Moskuko Kontserbatorioan irakasle jardun zuen. Frantziako kulturarekin eta hizkuntzarekin harreman estua izan zuen, eta horren aztarnak ageri dira Denisoven lan askotan. Baudelaireren poemei, adibidez, jarri zien musika.

Hark ondutako lanen artean daude: Egunen aparra (1981, opera); Lau Neskak (1986, opera), Sinfonia orkestra nagusirako (1988). Errusiako erregimena aldatu zenean, erlijioan inspiratutako gaiekiko joera erakusten hasi zen: In Deo speravit cor meum (1984), Betiereko argia, abesbatza mistorako (1988), Testamentu berriaren hiru zati (1989) eta Jesu Kristo Gure Jaunaren Bizitza eta Heriotzaren Historia (1992, oratorioa).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edison Denisov  

ErreferentziakAldatu