Mari Aiestaran

hockey jokalari espainiarra

Maria Dolores Aiestaran Amunarriz (Donostia, Gipuzkoa, 1948ko azaroaren 24a -) gipuzkoar belar hockeyko jokalari eta entrenatzailea da.

Mari Aiestaran
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Dolores Aiestaran Amunarriz
JaiotzaDonostia1948ko azaroaren 24a (75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakbelar hockey jokalaria
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Jokalari bezala lehenik eta entrenatzaile moduan ondoren, hogeita hamar urte eman ditu Mari Aiestaranek Donostiako Real Sociedaden hockey-taldeari lotuta. Belar gaineko hockeyan "Alperrak" lagun arteko taldean hasi eta berehala sartu zen Real Sociedaden taldean.

1994. urtera arte jokalari izan zen, eta urte hartan jokatzeari utzi eta taldearen entrenatzaile eta ordezkari bilakatu zen. Espainiako hockey-selekzioan ere hamalau urtez aritu da, eta nazioarteko 89 partida jokatu ditu. 1971-1994 bitartean titulu ugari lortu zituen jokalari moduan nazioarteko lehiaketetan: sei Munduko Kopa, Europako Kopa bat, eta Nazioarteko Kopa bat eskuratu zituen.

Real Sociedad taldeko jokalari zela, berriz, Espainiako Txapelketa bat, hiru Liga, bi Erregina Kopa, eta Areto Hockeyko beste bi txapelketa lortu zituen. Real Sociedad taldearen entrenatzaile bezala hiru Liga Txapelketa, Europako Txapelketa bat eta Areto Hockeyko beste bat lortu izan ditu.

Horrez gainera, bera izan da urrezko domina olinpiarrak erdietsi zituzten Maider Telleria, Teresa Motos eta Nagore Gabellanes jokalarien prestatzailea.

Horrez gainera, Donostiako Santo Tomas Lizeoan 15 urtetik gora eman ditu haurrei hockeya erakusten, eta Euskadiko Selekzioaren entrenatzailea ere izan da. 1999-2000 denboraldia amaitu ondoren utzi zion Mari Aiestaranek bere betiko taldea entrenatzeari, nahiz eta ordezkari bezala jarraitu.

1998an Donostiako Udalak Hiritar Merituari eskainitako domina eman zion. 2000. urtean Euskal Herriko Hockey Federazioak ematen duen esker oneko saririk garrantzitsuena eskuratu zuen, Urrezko Sticka, baita Real Sociedad taldearen urre eta harribitxizko domina ere.

Erreferentziak aldatu