Zabalguneko zirku-antzokiaren zorigaitza

Circo Amateur antzokiko hondamendia» orritik birbideratua)

Zabalguneko zirku-antzokiaren zorigaitza Bilboko Circo del Ensanche zineman 1912ko azaroaren 24an gertatu zen ezbeharra izan zen. Zinemako goiko eserlekuetan eserita zeuden hainbat umek sute bat piztu zela pentsatu zuten eta, ateratzen saiatzerakoan, ateak itxita aurkitu zituzten. Eskailera batetik behera amildu ziren eta 44 ume eta 2 heldu hil ziren ezbeharraren ondorioz[1].

Zabalguneko zirku-antzokiaren zorigaitza
Irudia
Map
Motahondamen
Data1912ko azaroaren 24a
KokalekuBilbo
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak46

Zirkua aldatu

 
Zirkua, 1903ko mapa batean.

Zabalguneko zirku-antzokia edo "Circo del Ensanche" Bilbon XIX. mendearen amaieran ireki zen zirkuetako bat zen[2]. 1895eko azaroaren 24an ireki zen, Pozas Lizentziatua, Concha Jenerala eta Elkano kaleen artean, Plaza Eliptikoaren inguruan. Atanasio Anduizaren lana izan zen[3]. Antzokian zirkua, dantzak, zaldi-erakustaldiak eta gimnastika egiten ziren, baina 1910etik aurrera zinema-eskaintza zen bere programazio nagusia.

Zorigaitza aldatu

1912ko azaroaren 24an, igandea, filmak saio jarraituan eskaintzen ziren, eguerdiko hiruetatik gauerdira arte. Zinemarako sarrerak 10 zentimo balio zituen, eta saio berezia egin zen eskoletako ikaslerik onenak saritzeko. Saio nagusia, egun horretan, ¿Quién ha robado el millón? filma zen. Arratsaldeko 18:00ak aldera norbaitek "SUA!" oihukatu zuen. Hilabete batzuk lehenago, maitzaren 27an, Castellóko probintziako Vila Realen sute batek 69 pertsona hil zituen, eta jendeak beldur handia zien suteei zinemetan[4][5]. Eskaileratatik jaitsi ezinik, 44 ume eta bi heldu hil ziren.

Oroimena aldatu

Hilkutxa zuriek Bilbo zeharkatu zuten Hildakoen trenbidea hartzeko. Derioko Vista Alegre hilerriko mausoleo batean daude gordeta hildako guztiak[6].

Erreferentziak aldatu

  1. «Zabalguneko zirku-antzokaren zorigaitza - Archivo Foral - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  2. La catástrofe del Circo de Ensanche. .
  3. «BILBAO (Bizkaia) – TEATRO CIRCO DEL ENSANCHE (44 niños y 2 adultos asfixiados). Programas de cine. Prospectos de cine» www.prospectosdecine.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Cuarenta y cuatro ataúdes blancos» El Correo 2012-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  5. «Bilbaopedia - Teatro Circo del Ensanche» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  6. «Bilboko Hileta Zerbitzuak - Zabalguneko zirkoan hildako haurren panteoia» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).

Kanpo estekak aldatu