Margarita Manso

margolari espainiarra

Margarita Manso Robledo (Valladolid, 1908ko azaroaren 24aMadril, 1960ko martxoaren 28a) 27ko belaunaldiko espainiar margolaria izan zen.[1]

Margarita Manso

Bizitza
JaiotzaValladolideko probintzia1908ko azaroaren 24a
Herrialdea Espainia
Heriotza1960ko martxoaren 28a (51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaThe Order of Toledo (en) Itzuli
MugimenduaLas Sinsombreroa
27ko Belaunaldia

Biografia aldatu

Margarita Valladoliden jaio bazen ere, familiarekin Madrilen jarri zen bizitzen, amak jostun gisa lan egiten zuen tokian.[2]

Ibilbidea aldatu

Margarita ikasle gisa sartu zen Madrilgo San Fernando Akademian, eta Julio Romero de Torres izan zuen irakasle. Akademian Maruja Mallo ere ikasten ari zen, harekin adiskidetasun handia izan zuen, eta Alfonso Ponce de León. Margarita, Federico García Lorca eta Salvador Dalíren talde intimokoa izan zen. Ezaguna da lagun-taldeak Santo Domingo de Silos monasteriora egindako bisitaren anekdota: sarrera emakumeentzat galarazita zegoenez, Maruja Mallo eta Margarita Mansok gizonez mozorrotzea erabaki zuten eta horrela zenobioa bisitatu ahal izan zuten.[3]

Manso abangoardiako margolari baten musa eta emaztea izan zen, 27ko Belaunaldiko kide guztien laguna, Lorcaren beraren maitalea (biografien kutsu eskandalagarria eta txutxu-mutxua jartzen duten istorio horietako batean), eta, batez ere, emakume modernoa, arte-ikaslea eta kosmopolita, 20. eta 30. hamarkadetako Espainiako emakume moderno horietako bat, Espainiako historian baztertua geratu dena.

Lorcak harreman erotiko iheskorra izan zuen Mansorekin, eta bere Romancero gitanoan «Muerto de amor» erromantzea eskaini zion.[4]

Las sinsombrero taldeko kide aldatu

Margarita Manso Las sinsombrero taldekoa izan zen. Saiakera hau argitaratu zuen Espasak belaunaldi bateko emakume ahaztuei buruz. Belaunaldi hori oso garrantzitsua eta bereziki bikaina izan zen. Izaera urratzailea hiriburuko giro intelektualetan finkatu zuen, mugimendu "sinsonbrerista" hasi zuen taldean ere bazegoen. Margarita Manso 27ko belaunaldiko margolaria izan zen, eta Dalí eta Alfonso Ponce de Leónentzat ere musa gisa aritu zen, besteak beste.[5] Gainera, beste bederatzi emakumerekin "sinsombrerismo"aren asalduran parte hartu zuen. «Sinsombrero», Maruja Malloren, Margarita Mansoren, Salvador Daliren eta Federico García Lorcaren anekdota batetik dator izen hori. XX. mendearen hasierako Espainia finisekular eta hemeretzigarren hartan, burua estalita eramateko ohiturari karpetazoa ematea erabaki zuten, eta bat-bateko «performance» batean, kapela kendu zuten Puerta del Solen erdian, oinezko arruntak aho zabalik utziz.[6]

Ezkontzak aldatu

Pentsaera liberala izan arren, falangista batekin maitemindu zen Margarita Manso eta 1933ko abenduan ezkondu zen La Barracako eszenografo eta margolaria zen Alfonso Ponce de Leónekin, San Fernandoko Akademian ikaskide izandakoarekin eta erretratua egin zionarekin. Ponce de León Espainiako Falangean afiliatua zen eta Madrilen hil zuten Espainiako Gerra Zibilaren hasieran.Margarita Mansori gerrak dena kendu zion. Lehenik eta behin, Federico García Lorca hil zuten militar matxinatuek. Lorca, bere lagun handia, isilmandataria, eta Margaritak asko miresten zuena. Ondoren, Carmen ahizparen eta Carlos ilobaren erbestealdia Mexikora. Ama ere han batu zitzaien.Eta, azkenik, amesgaiztorik okerrena: 1936ko irailaren 19an, erradikal-talde batek bahitu zuen Alfontso Ponce de León, biak Castellanan paseatzen ari zirela, eta bi egun geroago hil egin zuten. Handik egun batzuetara, Alfonsoren aita eta bi anaia ere hil zituzten. Horrek hautsi egin zuen Margarita. Nerbio-krisiaren ondorioz, Espainiatik ihes egin zuen Italiara, Salsomaggioreko bainuetxera, Parmatik gertu, María Luisa ahizpa txikiarekin batera, 1938an, Margarita Espainiara itzuli zen, eta Burgosko eremu nazionalean kokatzea erabaki zuen. Han, Dionisio Ridruejo poeta eta intelektual falangistaren inguruak hartu zuen, Ponce de Leónen lagun mina. Hurrengo urteetan, Ridruejok bere taldearekin Burgosen zuzentzen zituen antzezlanetarako kartelak eta dekoratuak diseinatu eta ilustratzen zituen Margaritak. Baina Margarita emozionalki hautsita eta bakarrik zegoen.

1940an, ziur aski amak asko animatu zuen Mexikotik, alabaren babesgabetasunak jota, eta Enrique Conde Gargollo doktorearekin ezkondu zen. Frankisten uste sendoak zituen medikua zen Gargollo, eta José Antonio Primo de Riveraren lan guztiak argitaratzeko ardura hartu zuen. Margarita diktadurako Espainia grisean ilundu zen; emakume despota eta falangista bihurtu zen. Bere iragana, Lorca, Dalí eta Mallorekiko adiskidetasun intimoak eta bizipenak ezkutatu egin zituen.

Heriotza aldatu

Margarita 1960an hil zen, 51 urterekin, bularreko minbiziaren eraginez, baina senide baten testigantzaren arabera, Margarita tristuraz hil zen, 1936ko irailaren 19an utzi baitzuen bere bizitza.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Poemas, pinturas y rebeldía: Margarita Manso» VEIN Magazine 2021-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  2. López Sobrado, Esther: Las pasiones de Santiago Ontañón. Burgos: Gran Vía, 2007; p.66.
  3. Historia de España: Vol. 40 República y Guerra Civil. Madrid: Espasa Calpe, 2004, pág. 481.
  4. «Margarita Manso y la fortuna de Federico García Lorca - Cuaderno de Rodaje #LasSinsombrero» blog.rtve.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  5. «Margarita Manso: la 'sinsombrero' por la que Lorca estuvo 'Muerto de amor'» ELMUNDO 2021-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  6. «Margarita Manso Robledo» Leer.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  7. «Las Sin Sombrero: Margarita Manso Robledo» www.revistaantropika.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).[Betiko hautsitako esteka]

Bibliografia aldatu

  • GIBSON, Ian: Lorca-Dalí: el amor que no pudo ser. Pág. 146-149.
  • VV.AA: Escritoras y figuras femeninas (literatura en castellano). ArCiBel Editores.