Mamadou Tandja (Maine-Soroa, 1938Niamei, 2020ko azaroaren 24a) Nigerko presidentea izan zen. Fula eta soninke etnien sahasketa izan zen, baita hausa edo djerma etnien ez den lehen Nigerko presidentea ere. 1974ko estatu-kolpean parte hartu zuen eta Seyni Kountchék Barne ministro izendatu zuen 1979an. Gero, Tahouako prefeta (1981-1988), enbaxadore Nigerian (1988-1990) eta berriro Barne ministro (1990-1991) izan zen. 1991n "Garapenerako Gizartearen Aldeko Mugimendu Nazionala" alderdiko presidente aukeratu zuten. 1993an Mahamane Ousmanerekin presidentetzarako hauteskundeak galdu zituen. 1999ko hauteskundeak irabazi zituen eta presidente bihurtu zen. 2004an berrautatu zuten. 2010eko otsailaren 18an estatu-kolpe batean boteretik kendu eta 2011ra arte espetxeratu zuten.

Mamadou Tandja

7. Nigerko presidente

1999ko abenduaren 22a - 2010eko otsailaren 18a
Daouda Malam Wanké - Salou Djibo (en) Itzuli
Member of the National Assembly of Niger (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMaïné-Soroa (en) Itzuli1938ko uztailaren 20a
Herrialdea Niger
HeriotzaNiamei2020ko azaroaren 24a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfula
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Movement for the Development of Society (en) Itzuli