Jose Luis Garaioa

Nafarroa Garaiko misiolaria

Jose Luis Garaioa (Faltzes, 1952ko abuztuaren 7aEl Paso, Texas, AEB, 2020ko azaroaren 24a) Nafarroa Garaiko agustindar fraidea eta misiolaria izan zen. 1998an Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen, Santiago Marcilla eta Sagrario Larralderekin batera, Nafarroako misiolarien izenean.[1]

Jose Luis Garaioa
Bizitza
JaiotzaFaltzes1952ko abuztuaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaEl Paso2020ko azaroaren 24a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAgustindar Errekoletoen Ordena
San Agustinen Ordena

Bizitza aldatu

Jose Luis Garaioa Faltzesen jaio zen 1952ko abuztuaren 7an. Agustindar Errekoletoen Ordenan sarturik, Lodosan eta Martzillan ikasi zuen, eta 1976an apaiztu zen. Mexikon hasi zen misiolari lanetan, Chihuahuako Mendebaldeko Sierra Madren. Ondoren Costa Rican, Valladoliden eta Madrilen jardun zuen.[2] 1998ko urtarrilean Sierra Leonara iritsi zen, herrialdea gerra giroan zela. Urte bereko otsailean, Fronte Iraultzaile Batuak bahitu zuen, beste lau europarrekin batera.[3] Bi aste geroago askatu zuten.

Espainian egonaldi labur bat egin eta gero, 1998ko maiatzean Estatu Batuetara joan zen, muga zeharkatzen zuten mexikar etorkinei laguntzera.[4] Zazpi urte eman zituen Mexiko Berrian eta Texasen, eta 2006an Sierra Leonara itzuli zen. Bertan, besteak beste, 2014ko ebola agerraldiari egin behar izan zion aurre. 2015ean, El Pasora igorri zuten berriz ere, etorkin latinoekin lan egitera. Han hil zen 2020ko azaroaren 24an, COVID-19ak jota.[1][5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Fallece el misionero navarro José Luis Garayoa, que fue secuestrado en Sierra Leona en 1998. Diario de Navarra, 2020ko azaroak 25, diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  2. José Luis Garayoa: “El que no quiera ser pobre sólo tiene que compartir”. redes-ongd.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Sierra Leonan bahitutako fraile nafarra ondo dago, eta hura askatzea negoziatzen ari da gotzain bat. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko otsailak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  4. Jose Luis Garaioa misiolaria EEBBetara joan da mexikar etorkinei laguntzera. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko maiatzak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  5. Fallece el misionero español y colaborador de Alfa y Omega José Luis Garayoa. Alfa y Omega, 2020ko azaroak 24, alfayomega.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).

Kanpo estekak aldatu