John Knox
John Knox (1513, Haddington hiritik hurbil, Ekialdeko Lothian – 1572ko azaroaren 24a, Edinburgh) eskoziar apaiza Eskoziako Erreforma Protestantearen bultzatzaile nagusia izan zen. Presbiterianismoaren sortzailetzat jo ohi da.
John Knox | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1568ko abendua - 1569ko otsaila
1562ko abendua - 1563ko ekaina | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Haddington, 1514 | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Bizilekua | San Giles katedrala St Andrews (en) ![]() | ||||
Heriotza | Edinburgo, 1572ko azaroaren 24a (57/58 urte) | ||||
Hobiratze lekua | San Giles katedrala | ||||
Familia | |||||
Aita | William Knox | ||||
Ama | NN St.Clair | ||||
Ezkontidea(k) | Margery Bowes (en) ![]() Margaret Knox (en) ![]() | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea St Andrews Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Irakaslea(k) | Joan Kalbin | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, ministroa, idazlea eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Presbiterianismoa | ||||
![]() ![]() ![]() |
Biografia
aldatuHaren gaztaroaz berri ziurrik ez dago. George Wisharten eragina jaso eta Eskoziako Elizaren mugimendu erreformatzailera elkartu zen. 1546rako, Eskoziako Erreformaren buruzagien artean zegoen. Aita Santuaren jarraitzaileen aurkari sutsua izan zen. Frantzian erbesteratua egon ondoren, Ingalaterrara joan zen, eta gero, 1555ean, Genevara. Han Joan Kalbin ezagutu zuen. Geroago, kalbinismoa Eskoziara eraman zuen (1559).
Maria Guisekoa, erreginaordea, hil zenean (1560), Parlamentu librea bildu zen ordura arteko erlijio-liskarrak konpontzeko. Parlamentu horrek Eliza Erreformatua onartu zuen, kalbinismoan oinarritua. John Knoxek parte handia izan zuen Eliza berriaren First Book of Discipline (Lehenengo diziplina-liburua) eta Confession of Faith (Fede-aitorpena) liburuen prestaketan.[1]
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Knox |