Nikolai Ogariov
Nikolai Platonovitx Ogariov (errusieraz: Никола́й Плато́нович Огарёв; San Petersburgo, 1813ko azaroaren 24a – Greenwich, 1877ko maiatzaren 31) errusiar iraultzaile, filosofo, olerkari eta kazetaria izan zen. Populismoaren sortzaileetako bat izan zen. 1856an ihes egin behar izan zuen Errusiatik, birritan kartzelatua izan ondoren. Herzenekin batera, Londresen argitaratzen ziren Errusiako iraultzaren aldeko hainbat aldizkaritan laguntzaile izan zen. Feuerbachen eragina nabaria da Ogariovengan. Hegelen filosofia landu zuen (dialektika, batez ere), Errusiako iraultzarako oinarri filosofiko bat aurkitzeko asmoz.
Nikolai Ogariov | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1813ko abenduaren 6a |
Herrialdea |
![]() |
Talde etnikoa | Errusiarra |
Heriotza |
Greenwich (en) ![]() |
Hobiratze lekua |
Novodevitxi hilerria Greenwich (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Imperial Moscow University (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, kazetaria, piano-jotzailea, musikagilea eta filosofoa |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Musika instrumentua | pianoa |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |