Maria Kostiantynivna Baxkyrtseva (ukraineraz: Марія Костянтинівна Башкирцева) edo Maria Konstantinovna Baxkirtseva (errusieraz: Мария Константиновна Башкирцева) (Gavrontsi, Errusiar Inperioa, 1858ko azaroaren 24agreg./azaroaren 12ajul. - Paris, Frantzia, 1884ko urriaren 31greg./urriaren 19ajul. ), ezagunagoa Marie Bashkirtseff izenez,​ errusiar idazlea, margolaria eta eskultorea izan zen.

Marie Bashkirtseff

Bizitza
JaiotzaHavrontsi (en) Itzuli1858ko azaroaren 23a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Frantzia
Talde etnikoaukrainarra
HeriotzaParis1884ko urriaren 31 (25 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaKonstantin Pavlovich Bashkirtsev
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ukrainera
Irakaslea(k)Tony Robert-Fleury (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, eguneroko-idazlea, idazlea, biografoa eta artista
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
MugimenduaErrealismoa
Genero artistikoaerretratua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

IMDB: nm1256480 Allmovie: p315707
Discogs: 3860920 Find a Grave: 6156 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Hamalau urterekin aurkitu zuen bere bokazio artistikoa Florentziara egindako bisita batean. Bere amak (Maria Babanina) bere aita (Konstantín Bashkírtsev aristokrata) abandonatu zuen eta 1870etik aurrera Europa osoan zehar bidaiatu zuen.[1]. Poliglota, ukrainera, frantsesa, ingelesa, italiera eta errusiera menderatzen zituen, greziar-latindar klasikoen ezagutza zabalaz gain. Hamabi urte zituenetik, egunkari pertsonal bat idazten zuen frantsesez. Parisko Julian Akademian sartu zen, emakumeei sartzen uzten zien bakarrenetakoa. Bizitza laburra izan bazuen ere, oso lan esanguratsuak utzi zituen, hainbat arlo artistikoetan, batez ere margolari eta idazle gisa. Bere egunerokoak argitaratu zituen sendiak. Bertan heriotzara eramango zuen gaixotasunaren berri eta bizipenak islatu zituen. Hogeita bost urte besterik ez zituela, zendu zen tuberkulosiak jota.

Lanak aldatu

Ospe eta aintza lortzeko helburuak ez zituen izkutatzen, bere buruarekin beti oso zorrotz jokatzen bazuen ere. Bere egunerokoek ospea eman zioten 1891 ezagutaraztean, nahiz eta bertsio laburtuak baino ez ziren argitaratu XIX eta XX mendeetan. Ezaguna da ere Guy de Maupassant idazlearekin izandako gutuneria. Margolaritzari dagokionez, lan batzuk Orsay Museoak gordetzen ditu. L'Académie Julian lan ezaguna Dniproko Arte Ederretako museoan dago. Azkenik, Bigarren Mundu Gerran, nazien etorreraren aurrean Ukraina ebakuatu zutenean, pintura asko desagertu ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)Grandes Mujeres Artistas Londres [etab.]: Phaidon, 2019.orr. 53. ISBN 978-1-83866-004-8