Hale Smith (Cleveland, Ohio, AEB, 1925eko ekainaren 29a - Freeport, New York, AEB, 2009ko azaroaren 24a) estatubatuar musikagilea izan zen.

Hale Smith
Bizitza
JaiotzaCleveland1925eko ekainaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaFreeport (New York)2009ko azaroaren 24a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaCleveland Institute of Music (en) Itzuli 1952) Artean graduatu, Arte-masterra
Irakaslea(k)Marcel Dick (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, musikologoa, music arranger (en) Itzuli, musika-irakaslea eta jazz musikaria
Enplegatzailea(k)C.W. Post College (en) Itzuli
Connecticuteko Unibertsitatea  (1970 -  1984)
Jasotako sariak
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: dd19d95d-d0ab-4bd5-a4b3-6049b3bcf666 Discogs: 862613 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Piano-ikasketak 7 urte zituela hasi zituen. Musika klasikoan eta jazz-musikan nabarmendu zen ikasle-garaian, eta Clevelandeko Musika Institutuan lizentzia eta masterra eskuratu zituen. Musika-genero askotarako zaletasuna erakutsi du, eta maisutasunez erabili ditu musika klasikoaren baitan jazzaren teknikak eta berrikuntza modernoak, adibidez serialismoa.

1958an New Yorkera aldatu zen, eta musika-editore, jazz-egokitzaile eta hezitzaile gisa lan egin zuen. 1970-1984 bitartean musika-irakasle izan zen Connecticuteko Unibertsitatean.

Bere lan nagusien artean aipagarria da Langston Hughes eta Russell Atkinsekin batera idatzitako In Memoriam--Beryl Rubenstein (1953) abesbatza eta orkestrarako lana. Urte hartan bertan ganbera-opera bat eman zuen argitara, Blood Wedding. Obra instrumentalen artean azpimarratzekoak ditu "Cellorako sonata" (1955) eta Epicedial Variations (1956), biolin eta pianorako. 1964an By Yearning and by Beautiful idatzi zuen harizko orkestrarako eta ondoren egin zituen, besteak beste, Comes Tomorrow jazzeko kantata (1972), "Harizko boskoterako bariazioak" (1976), Evocation pianorako pieza (1970), eta soprano, baritono eta orkestrarako Meditations in Passage (1980).

Bere karreran zehar beste hainbat musikarirekin lankidetzan jardun du, adibidez Dizzy Gillespie, Quincy Jones, Miriam Makeba eta Hugh Masekelarekin.

Erreferentziak aldatu