Ana de Begoña Azkarraga

Ana de Begoña Azkarraga (Agurain, Araba, 1946-Gasteiz, 2009ko azaroaren 24a). Historialaria, Euskal Herriko Unibertsitatearen Artearen Historiaren lehen katedra lortu zuen.

Ana de Begoña Azkarraga
Bizitza
JaiotzaAgurain, 1946
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2009ko azaroaren 24a (62/63 urte) (62/63 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Valladolideko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Biografia aldatu

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasketak egin zituen. Ondoren, Valladolideko Unibertsitatean Artearen historiaren doktorego ikasketak egin zituen; haren tesiak, 1980an irakurria, Arquitectura doméstica y urbanismo en la Llanada de Álava izenburua zuen. Bere unibertsitateko ibilbidea XX. mendeko 70 hamarkadan hasi zen, lehen Valladolideko Unibertsitatearen menpe zegoen Arabako Eskola Unibertsitarioan, ondoren Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusen, Filologia, Geografia eta Historia fakultatean. Halaber, Norte Expres egunkarian eta Gasteizko Komertzio Eskolan lan egin zuen. Micaela Portilla eta Javier Cenicacelayarekin batera Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren barruan zegoen Ondare Historiko-Artistikoaren eta Liburutegien Zuzendaritza Orokorrean lan egin zuen, bera zuzendaria izanik. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen partaidea izan zen. Halaber, Sancho el Sabio Fundazioan eta Auñamendi Entziklopedian kolaboratu zuen. 2009ko azaroaren 24an hil zen, Gasteizen.[1]

Ikerketa lerroak aldatu

Bere lan ildo nagusia Arabako arkitektura eta urbanismoaren ikerketa izan zen. Arlo horretan, interes handia erakutsi zuen industria arkitektura eta espektakuloen ingurukoa aztertzen. Beste ildo batzuk Euskal Herriko margolaritza eta eskultura izan ziren; azpimarratzekoa da Gasteizko Ignacio Díaz de Olano margolariaren eta Joaquín Lucarini eskultorearen inguruko lanak. 1982an Arabako Arte Ederren Museoaren katalogoa burutu zuen. Zinematografiaren inguruko ikerketak ere bere intereskoak ziren.

Obra aldatu

Monografiak aldatu

  • Arquitectura doméstica en la Llanada de Álava, siglos XVI, XVII y XVIII, Gasteiz, 1986.
  • Vitoria: aspectos de arquitectura y urbanismo durante los dos últimos siglos. Maria Jesus Beriain-ekin batera. Gasteiz, 1982.
  • Joaquín Lucarini, escultor. Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1985.
  • Perfil de Don Ignacio Díaz de Olano. Maria Jesus Beriain-ekin batera. Donostia, Banco Guipuzcoano,

1989.

  • El Rosario de los faroles en honor de Nuestra Señora de la Virgen Blanca, Gasteiz, 1997.
  • Las Casas de la Juntas Generales de Álava, 2000.
  • El difícil silencio, 1970. Poema bilduma, Gasteizko Kutxa, 1970
  • Particularismos y reservas. El movimiento romántico en los artistas del País Vasco
  • Contribución del País Vasco a la pintura europea entre los siglos XIX y XX, Gasteiz, 2002.
  • La incorporación de la Rioja Alavesa a la últimas manifestaciones arquitectónicas a través de Santiago Calatrava y Frank Gehry, 2004.

Lan entziklopedikoak aldatu

  • Monumentos Nacionales de Euskadi. Hiru liburuki. Zuzendaritza eta hitzaurreak Ana de Begoña Azkarragarenak. Bilbao, Elexpuru; Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, 1985.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo loturak aldatu