Francisco Javier Elio

Francisco Javier Elio Olondriz (Iruñea 1767ko ekainaren 12a - Valentzia, 1822ko azaroaren 24a) nafar militar monarkikoa izan zen. Montevideoko gobernadorea izan zen, eta Rio de la Platako azken erregeordea. 1812an Penintsulara itzulirik, liberalen aurkako errepresioaren arduradunetako bat izan zen.

Francisco Javier Elio


General captain of Valencia (en) Itzuli

1812ko abuztua - 1820ko martxoa
Joaquín Blake y Joyes (en) Itzuli - Ildefonso Díez de Rivera, Count of Almodóvar (en) Itzuli

Viceroy of the Rio de la Plata (en) Itzuli

1811ko urtarrilaren 12a - 1811ko azaroaren 18a
Baltasar Hidalgo de Cisneros (en) Itzuli - Gaspar de Vigodet (en) Itzuli

Governor of Montevideo (en) Itzuli

1809ko irailaren 29a - 1810eko ekainaren 5a
Vicente Nieto (en) Itzuli - Joaquín de Soria (en) Itzuli

Governor of Montevideo (en) Itzuli

1808ko irailaren 28a - 1809ko uztailaren 15a
Juan Ángel Michelena y Moreno de Mendoza (en) Itzuli - Vicente Nieto (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaIruñea1767ko martxoaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaValentzia1822ko irailaren 4a (55 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
garrotea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, politikaria eta soldadua
Jasotako sariak
GraduaKapitain nagusi

Bizitza aldatu

Francisco Javier Elio Olondriz Iruñean jaio zen 1767ko ekainaren 12an. Ikasketa militarrak eginik, Ceutako eta Orango defentsan hartu zuen parte. 1805. urtean, koronela zela, Ameriketara jo zuen ingelesen esku zegoen La Colonia Espainiarentzat berriz hartzera.

1809an, Montevideoko gobernadore izendatua izan ondoren, Santiago de Liniers Rio de la Platako erregeordearen aurka altxatu zen, eta Montevideoko lurraldea Buenos Airesko herrialdetik bereizi zuen. Río de la Platako erregeorde hautatu zuten 1811ko urtarrilean, baina ezin buruturik ibili zen bertako iraultzaileekin eta 1812an Espainiara itzuli zen.

Kataluniako eta Valentziako armadaburu egin zuten 1814an, eta Fernando VII.ari lagundu zion liberalen aurkako zereginetan (Elioren altxaldia). Liberalak gogor zapaldu zituen. 1818an, Joaquín Vidal buru zuen matxinada konstituzionalak porrot egin ondoren, 18 lagun urkatzeko agindu zuen.[1]

1820ean kargugabetu zuten, Hirurteko Liberalaren hasieran. 1822ko udaberrian atxilotu zuten, Valentziako matxinada absolutista akuilatzeaz akusaturik. Epaitu, heriotza zigorrera kondenatu, eta garrotez hil zuten, 1822ko azaroaren 24an.[1]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Elío, Francisco Javier de. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2024-2-24).

Kanpo estekak aldatu