Ireki menu nagusia

Irving Allen (Lemberg, Austria-Hungaria, 1905eko azaroaren 24a - Encino, Kalifornia, 1987ko abenduaren 17a) estatubatuar ekoizle eta zinemagilea izan zen.

Irving Allen
Bizitza
Jaiotza Lviv1905eko azaroaren  24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Encino Itzuli1987ko abenduaren  17a (82 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park Itzuli
Jarduerak
Jarduerak zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0002164

Haurra zelarik Estatu Batuetara alde egin zuen gurasoekin batera. Komunikazioaren munduko arlo batzuetan eta besteetan lan egin ondoren, zinema izan zuen gogokoen, eta 1930eko hamarkadako estudio nagusietan (Paramount, Universal) hasi zen lanean laguntzaile gisa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren filmak zuzentzen eta ekoizten hasi zen. 1950ean Warwick Film Production enpresa sortu zuen Albert R. Broccolirekin batera, eta Ingalaterrara begira lan egin zuen batik bat, Terence Young, Henry Levin edota Jack Cardiffen filmak ekoiztuz. Berak zuzendutako bi film laburrek Climbing the Matterhorn (1947) eta Chase of death (1949), Oscar saria jaso zuten.

ErreferentziakAldatu