Kepa Aulestia Urrutia (Ondarroa, 1956ko azaroaren 24a-) euskal herritar politikari eta kazetaria da.[1]

Kepa Aulestia

Eusko Legebiltzarkidea

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko abenduaren 18a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 14a - 1987ko urtarrilaren 29a - Jon Larrinaga
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaOndarroa1956ko azaroaren 24a (67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra

ETA politiko-militarra erakundeko militantea izan zen 1977ko amnistiara arte. Gerora Euskadiko Ezkerrako idazkari nagusia izan zen 1985-1990 urte bitartean. Espainiako Kongresuko diputatua aukeratua izan zen 1989. urtean hasitako laugarren legegintzaldian eta Eusko Legebiltzarreko kide 1986-1994 urte bitartean. EEk PSOErekin bat egin zuenean, Euskal Ezkerraren buruzagietako bat bilakatu zen.[2] Ajuria Eneako Ituna bultzatu zuen.

1998. urteaz geroztik Vocento hedabide-talde kontserbadoreko joera editoriala finkatzen duen zuzendaritza-taldeko kidea da. Talde horretako hedabideetan artikuluak maiz idazten ditu. PSE alderdiak Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua bereganatu zuenean, EITBko zuzendari izateko hautagaien artean egon zen, baina azkenean ez zuten aukeratu.

Lanak aldatu

  • Crónica de un delirio H.B.
  • Historia general del terrorismo

Erreferentziak aldatu

  1. Egido, José Antonio. (1993). Viaje a la nada. Principio y fin de Euskadiko Ezkerra. Tafalla: Txalaparta ISBN 84-86597-74-9..
  2. Fernández Soldevilla, Gaizka. (2013). Héroes, heterodoxos y traidores. Historia de Euskadiko Ezkerra (1974-1994). in: De Sabino Arana a la "izquierda abertzale". El nacionalismo vasco radical. Madril: Tecnos, 65-66 or..