Populismoa herritargoaren ongizatea eta interesak Estatuak bermatzea baieztatzen duen ideologia eta gobernatzeko modua da. Ikuspuntu baikor batetik, gizarte klase xume eta apalen aldeko politika lehenesten duen gobernua, baina era gaitzesgarrian ere erabili da, gizarte-klase dirudun eta aberatsak arazo sozioekonomikoen erruduntzat jotzen dituen jarrera politikoa adierazteko.

"% 99aren" (herriaren) erretorika "% 1" (eliteen) aurka, nazioarteko okupazio mugimendua gizarte mugimendu populistaren adibidea izan zen.
Nolan Chart-ek definitzen duen moduan, populismoa (eta totalitarismoa) ezkerraldean dago.
1896ko marrazki biziduna. Bertan, William Jennings Bryanek, populismoaren aldekoa, Ameriketako Alderdi Demokrataren sinboloa irentsi du.

Era gaitzezgarrian erabiltzen denean, demokraziaren azaleko molde batzuei eusten dion arren, egiatan erregimen autoritarioa da. Herriaren gehiengoaren babesa duen buzuzagi karismatiko bat izan ohi du. Politikaren arloan, modu demagogikoan interes nazionalak eta herri-klaseen interesak defendatzeko joera du.

Juan Perón Argentinako presidentearen peronismoa mugimendu populistatzat hartu dute.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.