Gerry Mulligan (Queens Village, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1927ko apirilaren 6a - Connecticut, Ameriketako Estatu Batuak, 1996ko urtarrilaren 20a) jazzeko musikagilea izan zen.

Gerry Mulligan

(1980(e)ko hamarkada)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGerald Joseph Mulligan
JaiotzaNew York1927ko apirilaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDarien (Connecticut)1996ko urtarrilaren 20a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaWest Philadelphia Catholic High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, saxofoi-jotzailea, jazz musikaria, music arranger (en) Itzuli, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, musika-talde gidaria, soinu banda konpositorea, estudioko musikaria, musikaria eta abeslaria
Jasotako sariak
KidetzaGerry Mulligan Quartet
Genero artistikoajazza
Cool jazza
big band music (en) Itzuli
Musika instrumentuasaxofoia
baritone saxophone (en) Itzuli
soprano saxophone (en) Itzuli
DiskoetxeaPacific Jazz Records (en) Itzuli

geocities.com…
IMDB: nm0612302 Allocine: 35136 Allmovie: p51272 IBDB: 107163
Spotify: 6l40OFJhuTbHQ9V12evc9K iTunes: 117287 Last fm: Gerry+Mulligan Musicbrainz: 68f19808-1f7b-46d4-bd1d-71aaf0f6b267 Songkick: 550072 Discogs: 37733 Allmusic: mn0000542549 Find a Grave: 20756 Deezer: 57557 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Nerabe zela hasi zen musika idazten, eta lehenengo lanak bere herriko irratiari saldu zizkion. Ondoren, Elliot Lawrence (1945) eta Gene Kruparekin (1946) lan egin zuen. Claude Thornhillen orkestran Gil Evans ezagutu zuen eta harekin batera Miles Davisen Birth of the Cool (1949-1950) album ospetsua grabatu zuen. Lan horretarako Mulliganek Jeru eta Venus De Milo lanak osatu zituen.

1952an hainbat orkestrazio egin zituen Stan Kentonentzat, eta Chet Bakerrekin laukote bat osatu zuen. Beste laukote batekin Parisko jaialdian parte hartu zuen 1954an. 1960an hamahiru lagunez osatutako orkestra osatu zuen, Concert Jazz Band. Garai hartan disko ugari grabatu zituen orduko jazz musikagile nagusiekin: Lee Konitz, Thelonious Monk, Paul Desmond, Johny Hodges, Ben Webster, Tommy Flanagan.

1971n seikote bat osatu zuen, Age of Steam. 1982an Astor Piazzola argentinar musikariarekin batera, big band bat zuzendu zuen Europan (1982).

Hainbat filmetan parte hartu zuen, bai musikagile, bai antzezle gisa: I Want to Live (1958) eta Jazz on A Summer´s Day (1958).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerry Mulligan