Urretxu
Urretxu Urola Garaian (Gipuzkoa), Irimo mendiaren magalean kokaturik dagoen udalerria da. 6.850 biztanle zituen 2016. urtean eta 7,9 km² ditu. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga.
Urretxu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Urola Garaia | ||||||||||
Izen ofiziala | Urretxu | ||||||||||
Alkatea | Jon Luki Albisua | ||||||||||
Posta kodea | 20700 | ||||||||||
INE kodea | 20077 | ||||||||||
Herritarra | urretxuar | ||||||||||
Ezizena | otamotzak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°05′30″N 2°18′50″W / 43.091666666667°N 2.3138888888889°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 16,88 km² | ||||||||||
Garaiera | 355-896 (355 udaletxean) | ||||||||||
Distantzia | 53 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 6.738 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 399,17 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 13,47 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 42,41 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 81,18 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,71 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,38 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 51,94 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 43.84 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1383 abenduaren 11 | ||||||||||
Webgunea | http://www.urretxu.eus/ | ||||||||||
Hiri senidetuak | Schwarzenbruck (en) ![]() |
Geografia aldatu
Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Orobat, Antzuola eta Legazpi mugakide ditu.
Historia aldatu
1383. urtean sortu zuen Joan I.a erregeak, gaur egun oraindik mantentzen den hirigune historikoa, Villa Real izenarekin. Honek bi kale nagusi zituen, Goikokale eta Bekokale (gaur egun Jauregi eta Iparragirre, hurrenez hurren), hainbat kantoiek zeharkatuak. Era berean kale txikiago batzuk zituen herriaren gune desberdinak lotzeko, Kale Txiki esate baterako. Erdi Aroan herria harresiz inguratua egon zen, baina banderizoen gerrateen amaieraren ostean ezarri zen lasaitasunak, harresien kanpo eraikitzea opa zien Urretxuarrei, harresiak eskaintzen zuen babesaren menpe egon gabe.
1658an herriak sute handi bat pairatu zuen, etxe gehienak eta San Martin Tourskoaren eliza erre zituena.
XVII. mendean Urretxuk hazten jarraitu zuen eta hainbat eraikin garrantzitsu altxatu ziren bertako jauntxoentzako, Corral Ipiñarrieta edo Jauregi jauntxoak kasu. Eraikin hauek harlanduzko harriz daude eraikiak eta interes arkitektoniko handikoak dira.
1717. urtean Santa Lutzi egunean feria antolatzeko eskubidea eman zion Felipe V.ak, ordura arte Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan antolatzen zena.
1900. urtetik aurrera herria Legazpirantz hasi zen hazten, hazteko modurik naturalena zen eta lursail onak zeuden, kostaldea eta barnealdea lotzen zituen errepidearen ertzean etxebizitzak eta lantegiak sortu ziren.
1950, 1960 eta 1970. hamarkadetan beharrak eraginda asko eraiki zen Urretxun, burdin lantegietara lan egitera etorri zirenentzako eraiki zen, haientzako auzoak egin ziren Santa Barbara edo San Sebastian, esate baterako.
1973. urtean Urretxuko etxe orratza eraikitzen amaitu zuten, eraikin hau beharrak eraginda izan zen sortua, eta Urretxuko herriaren itxura guztiz aldatu zuen.
Ekonomia aldatu
Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian 2017an: Lehen sektorea %0,3. Bigarren sektorea %25,7. Hirugarren sektorea %59,5. Eraikuntza %14,5.[3]
Demografia aldatu
XX. mendearen hasieratik jasan zuen populazio hazkundea Urretxuk, baina 1950eko hamarkadatik aurrera asko bizkortu zen hazkundea. 1970eko krisialdiaren ondoren, biztanle kopurua jaitsi egin zen hamar urtez, baina 1990eko hamarkadatik aurrera hazteari ekin zion berriro.
2019an 6.802 biztanle zituen eta horietatik %21,86k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %7,53 ziren.[3]
Urretxuko biztanleria |
---|
![]() |
Politika aldatu
2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik sei eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Oihane Zabaleta alkate izendatu zuten.
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Jon Luki hautatu zuten alkate[4], bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten. EAJ alderdiak alkatetza izan zuen azken alditik 32 urte igaro ondoren eskuratu zuen hura berriro.
Urretxuko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 13 |
4 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu* | 5 / 13 |
6 / 13 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 13 |
2 / 13 |
|||
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011) | 1 / 13 |
0 / 13 |
|||
Hamaikabat | 1 / 13 |
||||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 1.697 boto (7 zinegotzi). EH Bilduk 1.171 boto (4 zinegotzi). PSE-EEk 536 boto (2 zinegotzi). Podemos-IU-Equok 176 boto. PPk 56 boto. EB-AZk 10 boto.[5] Jon Luki (EAJ) aukeratu zuten berriro alkate.[6]
Alkateak aldatu
Hauek izan dira Urretxuko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Juan Arbizu Larraza[7][8] | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral Independiente | |
Leon Arrieta[8] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ramon Arbizu Larraza[9] | 1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | |
Ramon Arbizu Larraza[8][10] | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Pello Gonzalez Argomaniz[8][10][11] | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
Pello Gonzalez Argomaniz[10] | 1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pello Gonzalez Argomaniz[10] | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Zabala Bengoetxea[12] | 2007 | 2009 a | Eusko Abertzale Ekintza | |
Iñaki Zabala Bengoetxea[13] | 2009 | 2011 | Ez esleituak | |
Oihane Zabaleta[13][14] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Jon Koldobika Luqui Albisua[4] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jon Koldobika Luqui Albisua[6][15] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jon Koldobika Luqui Albisua[15] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
Kultura aldatu
Euskara aldatu
2016an herritarren %59,97 euskalduna zen.[3]
Goierriko euskaran[17][18] kokatzen da Urretxuko hizkera. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak[19], berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
Festak eta ospakizunak aldatu
- Ekainaren 24a, San Joan: San Joan egunean Santa Barbara baselizan erromeria ospatzen da 1893. urteaz geroztik. Bezperan dantza egiten da Gernikako Arbola plazan, suaren inguruan.
- Uztailaren 10a, San Kristobal: Geltokietako auzoko jaiak. Asto lasterketa egiten da, besteak beste. Herri kirolak eta bertso afaria ere izaten dira. Auzokideek antolatzen dituzte jai hauek.
- Iraileko hirugarren asteburua, Santa Anastasia: San Martin Tourskoaren eliza nagusian daude santu honen hezurrak. Herriko jai nagusiak dira. Aipatzekoa da Euskal Jai eguna, bereziki koadrilek egiten duten karroza ibilaldia. Igandean izaten da beti Euskal Jai eguna, eta herritarrek baserritar jantziak janzten dituzte kalera ateratzeko.
- Azaroaren 11, San Martin: Beste herri askotan bezala, odolkiak janez ospatzen da egun hau.
- Abenduaren 13a, Santa Lutzi: Urretxu-Zumarragan antolatzen den urteko feriarik garrantzitsuena. Hainbat lehiaketa eta erakusketa antolatzen da, besteak beste, ganadua, errezil sagarrak, ardoa eta kapoiak.
Hedabideak aldatu
- Otamotz aldizkaria
- KKinzona irratia 98.0 FM
Kulturguneak aldatu
Ondasun nabarmenak aldatu
- Aizpuru enea (XVII. mendekoa), Jauregi kalean dago, herriko ingurune historikoan. Lau solairuko eraikina da. Gaur egun kultur etxea da eta beheko solairuan Mineral eta Fosilen museoa dago. Aurretik Aguado - Goñi familiaren etxebizitza izan zen, gaur egunean etxe publikoa den arren.
- Altzola etxea: Jose Mari Iparragirre Balerdi (1820-1881) euskal abeslari eta musikagilearen jaiotetxea.
- Areizaga jauregia (Baroikoa) (XVII. mendekoa)[20]. XVII. mendean eraiki zen harriz eta egurrez egindako eraikin hau orduko hirigune historikotik kanpo, garai bateko errege bidean. Jauregiaren aurrealdean hiru armarri daude. Teilatuko azpialdea oso landua du. Sarrera nagusiaren goialdean honako hau azaltzen da gazteleraz idatzita: "La maldicion de la madre abrasa de raiz hijos y casa"[21]. Eraikina gaur egun etxebizitzak eta lokalak bezala erabiltzen da.
- Corral-Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa)[22] Iparragirre kalean kokatua dago eta gaur egungo udaletxea da. 1892. urtekoa da. Apaindura gutxiko fatxada soila du. Bertan, aurrealdean, bi armarri daude nabari. Paretetan harriak kolore arrosak eta zainak hartzen ditu. Balkoiez apainduta dago eta zur landuzko hegal ederrak bukaera ematen dio.
- Faktorekua etxea (XVI. mendea)[23]
- Gregorioenea etxea (XVI. mendea)[24]
- Iparragirre kaleko etxe multzoa
- Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa)[25]. 1605. urtean eraiki zuten eraikina. Jauregi hau Irimo mendiko magalean kokatua dago eta herriko txoko guztietatik ikusten da. Bi pisu dauzka eta errektangeluaren teilatua. Hasiera batean Ipeñarrieta familia bizi izan zen, hala ere, gaur egun, baserri bezala erabiltzen da.
- Santa Barbara ermita (XV. mendekoa). Irimo mendiko magalean dago, zelaiez inguratuta. Eraikin hau harriz, egurrez eta zementuz eginda dago. 1983. urtean berritu zuten. Laukizuzen itxurako baseliza honek teilatuan kanpai handia eta gurutzea ditu. Baselizarekin batera eraikinean taberna bat dago.
- San Martin Tourskoaren eliza (XVI. mendekoa), sortu zenetik eraldaketa ugari izan du. Hallenkirche edo areto-eliza motakoa da, hiru nabeek (erdikoak eta bi albokoek) garaiera berdinekoak baitira. Zutabeen goialdea eta kupulak zurezkoak dira, materiala agerian dutela.
Argazki galeria aldatu
-
Ipeñarrieta jauregia
-
Santa Barbara ermita
-
Altzola etxea
-
Faktorekua etxea
-
Iparragirre kalea
-
Areizaga jauregia
-
Urola ibaia, alde batean Urretxu eta bestean Zumarraga
-
Gregorioenea etxea
-
Iparragirreren monumentua
-
Ipiñarrieta jauregia, XX. mendeko lehen erdian
Urretxuar ospetsuak aldatu
- Juan de Mendiaraz (1585- 1618) eskultorea
- Cristobal Ipeñarrieta (1556-1612), Felipe III erregearen idazkari pribatua.
- Areizaga familia (XVI.-XVIII. mendeak), militar, merkatari eta elizjende ospetsua, eta Urretxuko sendirik boteretsuenetakoa.
- Nekolalde familia (XVI.-XVII. mendeak), militarrak, itsasgizonak eta elizgizonak.
- Gaspar Jauregi (1791-1844), militarra.
- Jose Vicente Labeaga Gurrutxategi (1798-1874),merkataritza konpainia baten jabe zen Cadizen. Nesken eskola bat sortzeko dirua eman zuen eta udalak, esker ona adierazteko, bere izena eman zion kale bati, oraindik ere Labeaga izena duena.
- Jose Maria Iparragirre (1820-1881), abeslari herrikoia.
- Juan Jose Belaustegi (1868-1945), musikaria.
- Gorka Hermosa (1976), konpositore, akordeoilari, irakasle eta idazlea.
- Jose Maria Yurrebaso (1955), txirrindulari ohia.
- Joseba Apaolaza (1960), aktorea.
- Concetta Probanza (1969), irudigilea.
- Jon Maia (1972), bertsolaria.
- Gurutze Fernández (1979), futbolari ohia.
- Xabier Ormazabal (1981-2004), alpinista.
- Jon Plazaola (1982), zinemako, antzerkiko gidoilari eta zuzendaria.
- Aritz Lasa (1983), pilotari ohia.
Hiri senidetuak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c «Web Eustat. Urretxuko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ a b «Aitor Aldasoro izango da alkate Beasainen eta Jon Luqui Urretxun, EAJkoak biak» Goierriko Hitza 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ a b «Osatu dira Urretxuko eta Zumarragako udalbatzak» Otamotz 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Urretxu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arbizu Larraza, Ramón - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «EA presentó su candidatura a las elecciones presidida por Joxe Mari Lete» El Diario Vasco 2007-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El alcalde de Urretxu juzgado por no colaborar con el Ejército» El País 1998-10-13 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iñaki Zabala Bengoetxea fue elegido ayer como nuevo alcalde de Urretxu» El Diario Vasco 2007-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- ↑ a b «Oihane Zabaleta eta Mikel Serrano dira Urretxuko eta Zumarragako alkateak» Otamotz 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ohiane Zabaleta, primera mujer en el ayuntamiento y mancomunidad» El Diario Vasco 2011-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- ↑ a b «Goierriko 22 udaletako udalbatzak osatu eta alkateak izendatu dituzte» Goierriko Hitza 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ «Urretxu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- ↑ «Urretxu eta Zumarragako euskara. Zaharrenen ahozko altxorra ondorengoei CDan utzia» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ «PALACIO DE AREIZAGA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ Kulturweb gunean
- ↑ «CASA CONSISTORIAL. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «CASA FAKTEROKUA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «CASA GREGORIOENEA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «PALACIO DE IPEÑARRIETA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- Urretxuko udalaren webgunea
- Goierriko hitza
- Urretxu eta Zumarragako ataria
- KKinzona Irrati Librea, Urretxu - Zumarragako Irrati Librea