Garazi Mugarza

idazle, margolari eta erizaina

Garazi Mugarza Markina (Mallabia, Bizkaia, 1995eko apirilaren 6a) idazlea, margolaria eta lanbidez erizaina da.[1]

Garazi Mugarza

Bizitza
JaiotzaMallabia1995eko apirilaren 6a (28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Erizaintza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, margolaria eta erizaina

Bizitza aldatu

Mallabiko Mallagoi baserriko[2] alaba, bere herriko Learreta-Markina eskolan burutu zituen lehen ikasketak, Berrizko eta Durangoko Institutoetan bigarrenak eta azkenik Euskal Herriko Unibertsitatean, erizaintzarako formazioa jasoz.[3] Familia eta komunitate arretan du espezializazioa.[4][5]

Ibilbidea aldatu

Ume-umetatik du idazteko zaletasuna eta margotzen ere gazterik hasi zen. Diziplina bi hauetan, idazketan batipat, sari ugari jasotakoa da. Besteak beste, 2011n, 2012an eta 2013an Urruzuno saria,[3] [6] 2013an Azkue saria,[7][8] 2014an Leioako Maitasun Gutunen Lehiaketa[9] eta 2012,[10] 2013[11] zein 2015ean[12] Julene Azpeitia saria, adin kategoria desberdinetan.

Margoketari dagokionez, Damaris Pan herrikidea irakasle zuelarik, Estatu mailako BMW saria irabazi zuen Txotxa bistan margolanarekin,[13][14]

Idazle gazteak biltzen dituen ITU Bandako partaidea da[15] eta hauek sortutako Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizun musikatuan parte hartu izan du.[16] Bandaren hegalean dagoen Lekore aldizkarian bere lan literarioek sarritan ikusi dute argia [17][18][19] eta Anboto astekariko kolaboratzailea ere bada mallabitarra.[20]

Sariak aldatu

  • Urruzuno saria (2011), Txaro idazlanarekin.
  • Urruzuno saria (2012), Izenburu bat zapi bateko bizimodu klasikoen nahaste batentzat idazlanarekin.
  • Urruzuno saria (2013), Ameliaren lepokoa idazlanarekin.
  • Azkue saria (2013), Metamorfosia idazlanarekin. 
  • Julene Azpeitia saria-Durango (2012), Egunak agortu zaizkidanean idazlanarekin.
  • Julene Azpeitia saria-Durango (2013), Magia beltza idazlanarekin.
  • BMWren Talentu Onenaren saria (2013), Txotxa bistan margolanarekin.
  • Leioako Maitasun Gutunen XV. Lehiaketako  saria (2014), Zuen alaba idazlanarekin.
  • Julene Azpeitia saria-Zumaia (2015), Ispilu bat bakeak egiteko idazlanarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Elkartea, Euskal Birusa. (2020-07-09). «Drogetenitturri, 290 zenbakia (2020ko ekaina) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Herriko informazioa, kazetarion probaleku eta eskola - Apuntes de Enfermería - Docsity» www.docsity.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  3. a b Maite. | Berriz BHIko Garazi Mugarza, aurtengo Urruzuno idazlehiaketako irabazleetako bateuskaljakintza. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  4. «“Kutsatzen dabiltzanen katea etetea da helburua, ospitaleetan gainkargarik gertatu ez dadin” - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  5. Birusa ez da jungo, ikesi biherko dogu berakin bizitzen. Drogetenitturri, 8-9 or..
  6. «Bizkaitarrak bikain Urruzuno lehiaketan» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  7. (Gaztelaniaz) «Euskaltzaindia premia a una alumna del instituto» El Correo 2013-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  8. (Gaztelaniaz) «Euskaltzaindiaren Azkue sari ia guztiak Gipuzkoara etorri dira» El Diario Vasco 2013-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  9. (Gaztelaniaz) Maitasun Gutunak / Cartas de amor | Kultur Leioa. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  10. «Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketa ekitaldia - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  11. (Gaztelaniaz) «Los bertsolaris Eñaut Uruburu y Aitor Albistur ganan los premios literarios Julene Azpeitia» El Correo 2013-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  12. «Ipuin irabazleak — Zumaiako Udala» zumaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  13. (Gaztelaniaz) «La Casa de Vacas acoge el premio de pintura BMW» La Voz de Galicia 2006-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  14. «Inicio - Actividades y Agenda - Entrega del XXI Premio BMW de Pintura y concierto a beneficio de Mundo en Armonía» www.casareal.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  15. www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  16. Berria. «Bihozkada batetik sortutako istorioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  17. «Garazi Mugarza: “Espazio bat sortzeko beharra ikusi genuen gazteon testuak argitaratzeko” - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  18. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  19. Elkartea, Euskal Birusa. (2016-01-25). «Drogetenitturri 241. zkia. (2016ko urtarrila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  20. «Biziminak (III) -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).

Kanpo estekak aldatu