Ireki menu nagusia

Erromantxea erretorromanieraren dialektoetako bat da, eta Suitzako lau hizkuntza ofizialetako bat, alemanarekin, frantsesarekin eta italierarekin batera. Suitzako % 0,5-0,9 inguruk hitz egiten dute, ia 35.100 hiztunek (2000ko inkesta baten arabera) ama hizkuntza dute, eta Grisonia kantonamenduan bizi dira gehienak.

Erromantxea
rumantsch — Rumantsch
Datu orokorrak
Lurralde eremua Suitza
Hiztunak 35.000
Rankinga Ez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Suitza
Eskualdea Grisonia
UNESCO sailkapena 3 arrisku ziurran
Araugilea -
Hizkuntza familia
entitate
objektu
objektu abstraktu
Languoid
hizkuntza
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Italiar hizkuntzak
Hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
Erretorromaniera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 rm
ISO 639-2 roh
ISO 639-3 roh
Ethnologue roh
Glottolog roma1326
Wikipedia rm
Suitzako hizkuntzak: Hego-ekialdean, laranja-arrosaz, erretorromaniera.

Latin arruntetik datorren erromantze mintzaira dugu, erretorromanieraren dialekto nagusietako bat, ladinoarekin eta friulierarekin batera.

Rumantschia hiztunen lurraldeak hartzen duen izena da.

HistoriaAldatu

EstatusaAldatu

Kantonamenduka, mintzaira soilik ofiziala da Grisonia kantonamendu elehirudunean, eta bertan udalerri bakoitzak erabakitzen du bere hizkuntza ofiziala.

Erromantxedunek Suitzako administrazioarekin hizkuntza erabiltzeko eskubidea dute, baina bakarrik "jatorrizko hiztunek". Agintariek, erantzutean, Rumantsch Grischun erabiltzen dute. Halaber, testu ofizial batzuk itzultzen dituzte, baina kultura arduradunek berek azkenean onartzen dute oso eskaintza sinbolikoa eta murritza egiten dutela. Gainera, zerbitzuen eskaerak oso gutxi dira, batzuetan hiztunek hizkuntza batua baztertzen dutelako eta, beste batzuetan, alemana lehenesten dutelako.

Izan ere, egoera gutxituan dago herritarren eta hiztunen aldetik, balorazio txikia edukita. Suitzako lau hizkuntza ofizialen artean gutxien erabilia da. Halaber, serbo-kroazierak, adibidez, ofiziala ez den arren, harrera hobea dauka, 100.000 hiztun inguru baititu.

DialektoakAldatu

 
Erromantxearen hiztunen mapa Grisonia kantonamenduaren barruan.

Eskualdearen arabera, Sursilvan (Surselvako barrutia), Sutsilvan, Surmiran (Albulako barrutia), Puter eta Vallader (Inneko barrutia) aldaerak ditugu.

Eredu batuaren moduan, Rumantsch Grischun dugu, 1982an Heinrich Schmiden taldeak abiatuta.

ErakundeakAldatu

Lia Rumantscha hizkuntza sustatzen duen erakunde nagusia da, 1919an sortua eta gaur egun hainbat elkartek osatua.

LiteraturaAldatu

Egile garrantzitsuenen artean Linard Bardill, Peider Lansel eta Men Rauch ditugu.

HedabideakAldatu

Radio Televisiun Rumantscha (RTR) irrati-telebista katea da.

"La Quotidiana" egunkaria eta "Punts" gazte hilabetekaria ere aipatzekoak dira.

Esapide batzukAldatu

Allegra - Kaixo

Co vai? - Zer moduz?

Bun di - Egun on

Buna saira - Arratsalde on

Buna notg - Gabon

A revair - Adio, Agur

A pli tard - Gero arte

Perdunai - Barkatu

Per plaschair - Mesedez

Grazia fitg - Eskerrik asko

Anzi - Ez horregatik

Gratulazions - Zorionak

Bun cletg - Zorte on

Quants onns has ti? - Zenbat urte dituzu?

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.