Garapena eta Bakearen aldeko Kirolaren Nazioarteko Eguna

Garapena eta Bakearen aldeko Kirolaren Nazioarteko Eguna (ingelesez, IDSDP) kirolak aldaketa soziala, garapen komunitarioa eta bakearen alde izan dezakeen boterearen gaineko ulermena sustatzeko eguna da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak sortu zuen, 2013ko abuztuaren 23an, eta 2014ko apirilaren 6tik Nazioarteko Olinpiar Batzordearen babesa du.

Garapena eta Bakearen aldeko Kirolaren Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramakirol, Bake eta development (en) Itzuli
Commemorates (en) Itzulikirol eta Bake
Indarraldi2014 - 
EgunApirilaren 6
Promulgatze2013ko abuztuaren 23a
Argumentu nagusiakirol
Bake

Webguneun.org…

Historia aldatu

Garai modernoko lehen Olinpiar Jokoen data gogoratzen du, 1896an ospatu zirenak Atenasen, Grezia.[1]

2013ko abuztuaren 23an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 67/296 Ebazpenean, apirilaren 6a "Garapena eta Bakearen aldeko Kirolaren Nazioarteko Eguna" aldarrikatzea erabaki zuen. Nazio Batuek, ospakizun horren bidez, estatuak, Nazio Batuen sistema eta, bereziki, Garapenerako eta Bakerako Kirolari buruzko Nazio Batuen Bulegoa, nazioarteko erakunde egokiak eta nazioarteko, eskualdeko eta nazioko kirol erakundeak, gizarte zibila, gobernuz kanpoko erakundeak eta sektore pribatua barne, gonbidatzen ditu egun honen alde egitera.[2]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu