2024ko futboleko Errege Kopako finala
2024ko Espainiako Errege Kopako finala txapelketa honen irabazlea erabaki zuen partida, bere historiaren 120. edizioa izan da. Partida 2024ko apirilaren 6an jokatu zen Sevillako La Cartuja futbol-zelaian, Athletic Club eta R.C.D. Mallorca taldeen artean. Bi taldeak finalerdietako txandako irabazle gisa sailkatu ziren, Atlético Madril eta Reala, hurrenez hurren garaitu eta gero.[1][2]
2024ko futboleko Errege Kopako finala | |
---|---|
Mota | futbol finala futbol partidu |
Honen parte da | 2023-24ko futboleko Errege Kopa |
Denbora-tarte | 2024ko apirilaren 6a - 2024ko apirilaren 7a |
Data | 2024ko apirilaren 6a |
2025 Copa del Rey final (en) ![]() | |
Kokaleku | La Cartujako Olinpiar Estadioa |
Herrialdea | Espainia |
Kirola | futbol |
Irabazlea | |
Luzapenean 1-1 amaitu ostean, penaltietan (4-2) irabazi zuen Athleticek, bere 25. kopa zena. Athleticek lehenengo 4 penaltiak sartu zituenean, Julen Agirrezabala atezainak Mallorcaren bigarren penaltia geldituta zuen, eta Mallorcaren hirugarrena goitik kanpora botata.[3][4][5][6][7][8][9][10]
Finalistak eta palmaresak
aldatuBeltzez agertzen dira taldeak irabazi zituen denboraldiak.
Taldeak | Lehenago jokatutako finalak | |
---|---|---|
Athletic | 41 (24) | 1902, 1903, 1904, 1905, 1906, 1907, 1910-II, 1911, 1913-I, 1914, 1915, 1916, 1920, 1921, 1923, 1930, 1931, 1932, 1933, 1942, 1943, 1944, 1945, 1949, 1950, 1953, 1955, 1956, 1958, 1966, 1967, 1969, 1973, 1977, 1984, 1985, 2009, 2012, 2015, 2020 eta 2021. |
Mallorca | 3 (1) | 1991, 1998 eta 2003. |
Finalerako bidea
aldatuAthletic | Kanporatzailea | Mallorca | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Aurkaria | Emaitza | Fasea | Aurkaria | Emaitza | ||
Rubí | 1–2 | Lehen txanda | Boiro | 0–4 | ||
Cayón | 0–3 | Bigarren txanda | Valle de Egüés | 0–3 | ||
Eibar | 0–3 | Hamaseirenak | Burgos | 0–3 | ||
Alaves | 2–0 | Zortzirenak | Tenerife | 0–1 (s. t.) | ||
Barça | 4–2 (s. t.) | Laurdenak | Girona | 3–2 | ||
Atletico Madril | 0–1 | Finalerdiak | Real Sociedad | 0-0 | ||
3–0 | 1–1 (4:5 or.) | |||||
Emaitza osoa: 0-4 | Emaitza osoa: 1–1 |
Partidaren fitxa
aldatuAthletic | 1–1 (pr.) | Mallorca |
---|---|---|
Sancet 50' | Txostena | 21' Dani Rodríguez |
Penaltien txanda | ||
Raúl García | 4–2 | Muriqi |
|
|
Partiduko jokalaririk onena:
Linierrak:
|
Arauak
|
Ospakizuna
aldatuGaraipena ospakizunerako motibo handia izan zen, baina izatez, Sevillako egonaldia jaia izan zen Athleticeko milaka zaleturentzat. 70.000 lagun inguru bertaratu zirela kalkulatu zen, Bilbotik eta beste zenbait tokitatik joanak.[11]
Finalaren egunean, garaipena jakindakoan Bilbon ere ospakizun handiak izan ziren. Ospatu zuten askok San Mames estadioan hasi zuten jaia, han milaka lagunek finala pantaila erraldoietan jarraitu baitzuten.[12]
Taldea Bilbora itzulitakoan, apirilaren 9an (asteartean), jokalariek eta entrenatzaileak afaria egin zuten, eta amaitutakoan kalean jarraitu zuten jaia kalejira eginez. Jokalari batzuek sare sozialetan zabaldu zituztenez ospakizun horren irudiak, jende andana bildu zitzaien eta kaleren bat ere moztu zuten. Ondorioz, zabaldu zen futbolariei espedientea ireki ziela Ertzaintzak jakinarazi gabeko bilkura izan zela egotzita. Legearen arabera, 24 orduko aurrerapenaz jakinarazi beharra zegoen halako ekintza, eta 600 eurorainoko isuna jaso zezaketen jokalariek.[13] Hala ere, agintaritza polizialak atzera egin zuen asmo horretan eta ez zen azkenean zigorrik izan.[14]
Gabarrarekin ospakizuna
aldatuOspakizun handiena apirilaren 11n izan zen, ostegunean, Gabarra atera zuenean Athleticek eta itsasadarrean zeharkaldi historikoa egin zutenean, 40 urtean halakorik gertatu barik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Los Williams meten al Athletic en la final de la Copa» La Vanguardia 29 de febrero de 2024.
- ↑ «El Mallorca gana en la tanda de penaltis y vuelve a una final de Copa 21 años después» Onda Cero 28 de febrero de 2024.
- ↑ Arratibel Gascon, Ainara. (2024-04-07). «Athleticek irabazi du Kopako finala» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ «Berenguerrek sartu du penalti erabakigarria, eta zoramena piztu da athleticzaleen artean» EITB 2024-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ «Athleticeko jokalariak, Errege Koparekin» EITB 2024-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ (Ingelesez) «Players and fans celebrate as Athletic Club win Copa Del Rey to end 40-year trophy drought – video» The Guardian (The Guardian).
- ↑ (Ingelesez) Lowe, Sid. (2024-04-06). «Athletic Club beat Mallorca in Copa del Rey final to end 40-year trophy drought» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Agiriano, Jon. (2024-04-07). «¡¡¡CAMPEONES!!! Cuarenta años después, la felicidad» Athletic - El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Matxin, Natxo. (2024-04-07). «La Gabarra rojiblanca volverá a surcar la ría bilbaína tras una dulce agonía en Sevilla» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrauri, Jon. (2024-04-07). «La prensa internacional se rinde al Athletic: Un "equipo único" y "corazón de una comunidad"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ «Athletic zaleek Sevilla zuri-gorriz jantzi dute» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telecinco, Redacción digital Informativos. (2024-04-07). «TELECINCO - televisión a la carta, series y entretenimiento» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
- ↑ «Athleticeko jokalarien festa inprobisatua; txaranga, kalejira eta isuna - Bilbo» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Aitor. (2024-04-10). «La Ertzaintza recula y no expedienta a los futbolistas del Athletic» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).