FC Schalke 04 (izen osoa Fußball-Club Gelsenkirchen-Schalke 04 e. V.) Alemaniako futbol talde handienetako bat da, Bundesliga zazpi aldiz eta Alemaniako Kopa bost aldiz irabaziak baititu. UEFA Kopa ere irabazi zuen 1996-97 denboraldian. Gelsenkirchen hiriko futbol taldea da, bere etxeko partiduak hiri horretako Veltins-Arena estadioan jokatzen dituelarik.

FC Schalke 04
Ezizena(k)Die Königsblauen (urdin errealak) eta Die Knappen (meatzariak)
Sorrera1904
Futbol zelaiaVeltins-Arena
edukiera: 61.672 lagun
inaugurazioa: 2001
PresidenteaAlemania Alexander Jobst
EntrenatzaileaAlemania Thomas Reis
Liga2. mailan
2022-23Bundesligan 17.a (jeitsi)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak gola ospatzen.
FC Schalke 04ren jarraitzaileak
Raúl González jokalaria.

Historia aldatu

1904ean sortu zen Westfalia Schalke izenarekin. Hasierako koloreak gorria eta horia baziren ere 1924ean Fußball-Club Schalke 04 izena hartu eta zuri-urdinak bihurtu ziren. Garai hartako jokalari eta jarraitzaile asko meatzariak zirenez Die Knappen (meatzariak) ezizena hartu zuten.

1928an Fußball-Club Gelsenkirchen-Schalke 04 e. V. izen ofiziala hartu eta 1929an Alemaniako Txapelketa irabazi bazuten ere deskalifikatuak izan ziren jokalariei emandako soldatak handiegiak zirelako. Zigorra bi urte jokatu gabe egotea ekarri zuen gainera.

1933an Naziak Alemanian nagusitzerakoan futbol txapelketa sistemaren aldaketa ekarri zuen eta FC Schalke 04ren urterik onenak iritsi ziren, 1934 eta 1942 artean sei txapelketa eta kopa bat irabazi baitzituen. Gerra ondoren emaitzak ez ziren hain onak izan eta urteetan aipatu izan zen emaitza on bakarra SpVgg Herten talde ahulari 20-0 irabazitako partidua izango zen.

50. hamarkadaren bukaeran berpizte bat izan zuen. 1955ean Kopako finalera iritsi ziren eta 1958an irabazi zuten gaur arterainoko azkenengo Liga. 70. hamarkadaren hasieran ere ondo ibili zen, hor dago 1972ko kopa eta Bundesligari dagokionez 1972 eta 1977ko bigarren postuak.

1996-97an irabazitako UEFA Kopak garai on baten hasiera ekarri zuen eta XX mendean Alemaniako Futbolo talde onenetakoa izan da. Bundesligarik irabazi ez badu ere lau aldiz izan da bigarren (2001, 2005, 2007 eta 2010), eta honetaz gain Alemaniako hiru kopa irabazi ditu. Europan ere ondo ibili da, bi Intertoto Kopa irabazi dituelarik. 2005-06an UEFA Europa Leagueko finalaurrekoetara iritsi zen eta 2010-11ean UEFAko Txapeldunen Ligan ere finalaurrekoak jokatu zituen. 2017-18 denboraldian ligako bigarren postua eskuratu zuen.

2021. urtean maila galdu zuen baina 2022an berriz itzuli zen Bundeligako maila gorenera.

Uniformea aldatu

Schalke 04-k elastiko eta galtzerdi urdinak eta galtza zuriak ditu. Diseinua ez du askorik aldatu azken urteotan.

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa aldatu

Alemanian: 14 aldatu

  • Alemaniako Txapelketa (7): 1934, 1935, 1937, 1939, 1940, 1942 eta 1958
  • Alemaniako Kopa (5): 1937, 1972, 2001, 2002 eta 2011
  • Alemaniako Superkopa (1): 2011
  • Alemaniako Ligako Kopa (1): 2005

Europan: 4 aldatu

UEFAko Txapeldunen Liga aldatu

  • finalaurrekoak 2010-11 denboraldian.

UEFA Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1997

UEFA Intertoto Kopa aldatu

  • Txapelduna (2): 2003, 2004

Alpeetako Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1968

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Schalkek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2011-12 UEFA Europa League Final laurdenak Schalke
Athletic
2-4
2-2
Athletic
Schalke

Kanpo estekak aldatu


2022-23ko Alemaniako Bundesliga  
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg