Ireki menu nagusia

Mari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko apirilaren 6a) Euskal Literaturako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta literatur kritikaria. 2007-2009 ikasturteetan Center for Basque Studies-eko (Nevadako Unibertsitatea, Reno, AEB) irakasle izan zen eta 2009-2010 ikasturtean Konstanzeko Unibertsitateko (Alemania) irakasle gonbidatu. Euskaltzain urgazlea da, Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series-eko zuzendari, eta MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikerketa talde kontsolidatuko zuzendari. Euskal literaturaren historia eta kritika, literatura konparatua, euskal ikasketa kulturalak edo kritika postkoloniala lantzen ditu. Bere ikerlanak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. 2010eko azarotik Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria da Etxepare Euskal Institutuan.

Mari Jose Olaziregi
Mari Jose Olaziregi irakasle eta kritikaria 2011n.jpg
Bizitza
Izen osoa Mari Jose Olaziregi
Jaiotza Donostia1963ko apirilaren  6a (56 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Euskaltzaindia
Literaturaren Zubitegiko fitxa 264

LanakAldatu

SaiakeraAldatu

  • Basque Literary History (editore) (2012, Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno)
  • Writers in Between Languages. Minority Literatures in the Global Scene (editor) (2009, Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno)
  • Six Basque Poets (editore) (2007, Arc Publications)

Kanpo loturakAldatu