Raimundo Orsi
Raimundo Bibiani "Mumo" Orsi (Avellaneda, 1901eko abenduaren 2a - Santiago, Txile, 1986ko apirilaren 6a) italo-argentinar futbolaria izan zen.
Bere ibilbide Argentinan hasi zuen, Club Atlético Independienten (1920-28; 1935), baina bere arrakastarik handienak Juventusen lortu zituen. 1928an iritsi zen talde italiarrera eta 1935era arte iraun zuen, bost liga txapelketa lortuz. Hego Amerikara itzuli ondoren, Boca Juniors, Club Atlético Platense, Club Almagro, Flamengo, Club Atlético Peñarol eta Santiago Nacional taldeetan jokatu zuen.
Argentinako futbol selekzio nazionalarekin Amerika Kopa irabazi zuen 1927an eta zilarrezko domina 1928ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Italiako futbol selekzio nazionalarekin 1934ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen eta Hungariaren aurkako finalean gol bat sartu zuen.
Palmaresa
aldatuTaldeak
aldatu- Independiente
- Asociación Amateurs de Football: 1922, 1924, 1925
- Juventus
- Serie A: 1930-1931, 1931-1932, 1932-1933, 1933-1934, 1934-1935
- Flamengo
- Campeonato Carioca: 1939
Nazioarteko
aldatu- Argentina
- Amerika kopa: 1927
- 1928ko Udako Olinpiar Jokoak: zilarrezko domina
- Italia
- 1934ko Munduko Futbol Txapelketa: Txapelduna
- Europa Erdiko Nazioarteko Kopa: 1927-1930, 1933-1935.