Miguel Poblet
Miguel Poblet Oriols (Montcada i Reixac, Bartzelonako probintzia, 1928ko martxoaren 18a - Bartzelona, 2013ko apirilaren 6a) txirrindulari katalan izan zen, profesionala 1944 eta 1962 artean, denbora horretan 62 garaipen lortu zituelarik.
Informazio pertsonala | |
---|---|
Jaiotza data | 1928ko martxoaren 18a |
Jaiotza herria | Montcada i Reixac |
Jaiotza herrialdea | ![]() |
Heriotza data | 2013ko apirilaren 6a (85 urte) |
Heriotza herria | Bartzelona |
Heriotza herrialdea | ![]() |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | hila |
Modalitatea | Errepidea |
Profesional taldea(k) | |
1952 1953-1954 1955 1956 1957–1958 1959 1960–1961 1962 |
Minaco-Telefunken La Perle-Hutchinson Splendid-d'Alessandro Faema-Guerra Ignis-Doniselli Ignis-Frejus Ignis Ignis-Moschettieri |
Garaipen nagusiak | |
Milan–San Remo (1957, 1959) Italiako Giroa, 20 etapa Kataluniako Volta (1952, 1960) Frantziako Tourra, 3 etapa Espainiako Vuelta, 3 etapa |
Profesionaletara oso gazte pasa zen, 16 urterekin baino ez, baina, denbora askoan zehar, bizi zen toki inguruan ospatzen ziren lasterketetara mugatu zen, nagusiki Katalunia eta inguruko probetara.
Azkenean, Espainiatik kanpoko probetan parte hartzen hasi zenean, Pobletek esprinter bikaina zela frogatu zuen. Italian lortu zituen bere garaipenik garrantzitsuenak. Bi aldiz irabazi zuen Milan-San Remo klasikoa, eta beste behin bigarren izan zen, eta Italiako Giroan hogei etapa garaipen lortu zituen, Espainiako Vueltan eta Frantziako Tourrean beste hiru garaipen ere lortu zituen arren, azken itzuli honetan, maillot horia jantzi zuen lehen espainiarra izatea lortu zuelarik 1955eko edizioko etapa baten. 1956an urte berean hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehen txirrindularia bihurtu zen, ondoren Pierino Baffik 1958an eta Alessandro Petacchik 2003an berdindu zuten errekorra.
PalmaresaAldatu
1945
1947
1948
- Espainiako mendiko txapelduna
- Pascuas Sari Nagusia
1949
- Espainiako mendiko txapelduna
- 2. Kataluniako Voltan
1952
1954
1955
- Midi Libre
- Frantziako Tourreko 2 etapa
- Etapa 1 Andaluziako Itzulian
1956
- 4 etapa Italiako Giroan
- 3 etapa Espainiako Vueltan
- Etapa 1 1956ko Frantziako Tourrean
1957
- Milan-San Remo
- Milan-Turin
- 2. Erroma-Napoli-Erroman
- 6. Italiako Giroan eta 4 etapa
- 5. Desgrange-Colombo Challengean
1958
- 6. Italiako Giroan eta 3 etapa
- 2. Milan-San Remon
- 2. Lombardiako Giroan
- 2. Paris-Roubaixen
- 2. Erroma-Napoli-Erroman
- 4. Desgrange-Colombo Challengean
1959
- Milan-San Remo
- 6. Italiako Giroan eta 3 etapa
- 3. Lombardiako Giroan
- 3. Paris-Bruselan
1960
- Kataluniako Volta
- 3 etapa Italiako Giroan
- 2. Romagnako Giroan
- 3. Paris-Roubaixen
1961
- 3 etapa Italiako Giroan.
Emaitzak lasterketa nagusietanAldatu
Itzuli HandiakAldatu
Itzulia | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | UT | 6. | 6. | 6. | 25. | 41. |
Frantziako Tourra | 26. | UT | UT | - | - | - | - |
Espainiako Vuelta | UT | UT | - | - | - | - | - |
Klasikoak eta TxapelketakAldatu
Lasterketa | 1945 | 1946 | 1947 | 1948 | 1949 | 1950 | 1951 | 1952 | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Milan-San Remo | X | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 1. | 2. | 1. | 26. | 39. | — | |
Paris-Roubaix | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 40. | 32. | — | 26. | 2. | 37. | 3. | — | — | |
Züricheko txapelketa | — | — | 14. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Paris-Brusela | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 3. | — | — | — | |
Paris-Tours | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 6. | 7. | — | 4. | — | — | — | |
Lombardiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 31. | 10. | 2. | 3. | 12. | — | — | |
Munduko txapelketa | X | — | — | — | — | — | — | — | — | UT | UT | UT | — | 11. | UT | 24. | UT | — |
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Miguel Poblet - ProCyclingStats