Luigi Comencini (Salò, Italia, 1916ko ekainaren 8a - Erroma, Italia, 2007ko apirilaren 6a) zinemagilea izan zen.

Luigi Comencini

Bizitza
JaiotzaSalò1916ko ekainaren 8a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1916ko ekainaren 8a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2007ko apirilaren 6a)
HeriotzaErroma2007ko apirilaren 6a (90 urte)
Hobiratze lekuaCimitero Flaminio (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Milan (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
italiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Italia
Jasotako sariak
Genero artistikoacommedia all'italiana (en) Itzuli

IMDB: nm0173728 Allocine: 141 Allmovie: p85612 TCM: 37540
Find a Grave: 18787413 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala (1946) egin zuen lehen film luzea, Haurrak hirian, bonbek suntsitutako hirigune batean haur-talde batek sortzen duen bere kasako munduaren inguruan. Film horren arrakastaren ondoren napolitar komediaan ahalegindu zen Capriko enperadorea, 1950, baina benetako arrakasta Ogia, maitasuna eta fantasia (1953) filmak ekarri zion; Gina Lollobrigidak eta Vittorio de Sicak 1950eko hamarkadako Italiako komediarik ospetsuena egin zuten pelikula horretan. Jarraipenik ere izan zuen: Ogia, maitasuna eta jelosia (1954), protagonista berekin. Erromako ederra (1955) egin zuen segidan, pikaro giroko satira.

Komediarekin batera, haurren eta gaztetxoen mundua, eta horien eta helduen arteko harremanak izan ziren bere zinemaren beste ardatz nagusia. Horren adibide dira Heidi eta Ulertu gabea (1966), Denak etxera (1962) eta Pinotxo (1972). Aipagarriak ditu Giacomo Casanova veneziarraren haurtzaroa, bokazioa eta lehenbiziko esperientziak (1969), Lo scopone scientifico (1972) eta Istorioa (1986) filmak ere.

Erreferentziak

aldatu