Margarita Brunswick-Lüneburgekoa (1573-1643)
Margarita Brunswick-Lüneburgekoa (Celle, 1573ko apirilaren 6 – 1643ko abuztuaren 7a) Alemaniako noble bat izan zen, Welf leinuko kide eta, ezkontzaz, Saxonia-Coburgeko dukesa. Cellen jaioa Gilen Brunswick-Lüneburgekoaren eta Dorotea Danimarkakoaren bederatzigarren alaba izan zen. Guztira 15 anai-arreba izan ziren.
Margarita Brunswick-Lüneburgekoa (1573-1643) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Celle, 1573ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Celle, 1643ko abuztuaren 7a (70 urte) (70 urte) |
Hobiratze lekua | Fürstengruft (en) |
Familia | |
Aita | William the Younger, Duke of Brunswick-Lüneburg |
Ama | Dorotea Danimarkakoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa |
Ezkontidea(k) | John Casimir, Duke of Saxe-Coburg (en) (1599ko irailaren 16a, 1599 - 1633ko uztailaren 16a) |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | House of Welf (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
1599ko irailaren 16an Coburgen Jon Kasimiro Saxonia-Coburgekoarekin ezkondu zen, bigarren emazten gisa. Ezkontza ospatzeko Jon Kasimirok Coburg Taler txanpona sortu zuen: alde batean musua ematen zuen bikote bat agertzen zen eta WIE KVSSEN SICH DIE ZWEY SO FEIN (Musu on bat biren artean) eta bestean moja bat WER KVST MICH - ARMES NVNNELIN (nork emango dizu musua orain, moja gaixoa?) inskripzioa zuen. Moja hori Ana Saxoniakoa zen, bere lehengo emaztea, adulterioagatik preso sartu zuena. Margaritaren ama Anaren lehengusina zen, eta txanpona bera umiliatzeko sortua zen.
Jon Kasimiro eta Margaritaren arteko ezkon-bizitza ona izan zen, baina ez zuten seme-alabarik eduki. Jon Kasimiro 1633an hil zen eta Saxonia-Coburg bere anaia Jon Ernesto Saxonia-Eisenachekoaren eskura pasa zen. Margarita bere jaioterrira itzuli zen eta 70 urterekin hil zen bertan.