Isaac Asimov (errusieraz: Исаáк Ю́дович Ози́мов, Isaak Yúdovich Ozímov; Petrovichi, Sobietar Batasuna, 1920ko urtarrilaren 2a -New York, AEB, 1992ko apirilaren 6a[1]), errusiar jatorriko idazle eta biokimikari estatubatuarra. Zientzia fikzio eta zientzia dibulgazioan autore arrakastatsu eta ezaguna. Oso idazle emankorra izan da bi arlo horietan; hain emankorra izan zen, ezen bere lan guztien benetako autorea ez izatearen susmopean egon baitzen.[2]

Isaac Asimov

(1965)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakИсаáк Ази́мов
JaiotzaPetrovichi (en) Itzuli1919ko urriaren 4 eta 1920ko urtarrilaren 2a artean
Herrialdea Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
BizilekuaBrooklyn
Petrovichi (en) Itzuli
Boston
West Philadelphia (en) Itzuli
Manhattan
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzaYiddisha
HeriotzaManhattan1992ko apirilaren 6a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko gaixotasuna
giltzurruneko gutxiegitasuna
bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Gertrude Asimov (en) Itzuli  (1942ko uztailaren 26a -  1973)
Janet Asimov  (1973 -  1992)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea 1939)
Boys and Girls High School (en) Itzuli
Columbia University School of General Studies (en) Itzuli
Fu Foundation School of Engineering and Applied Science (en) Itzuli
Boys High School
Hizkuntzakingelesa
Yiddisha
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, eleberrigilea, prosalaria, autobiografialaria, zientzia-fikzio idazlea, zientzia idazlea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, gidoilaria, idazlea eta polizia generoko idazlea
Enplegatzailea(k)Bostongo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Paul French
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

asimovonline.com
IMDB: nm0001920 TV.com: people/isaac-asimov
Youtube: UCh61UNcowJg-MDsBwVvOjoA Musicbrainz: 921108ff-319f-443e-83eb-3a21a767f7ef Discogs: 852800 Find a Grave: 10325 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1920an jaio zen Sobietar Batasunean. Bere gurasoek AEBtara emigratu zuten berarekin, hiru urte besterik ez zituela. New Yorken, zehazki Brooklynen hazi zen eta bertako eskola publikoetan izan zen hezia. Bere ikasketak Columbiako Unibertsitatean amaitu zituen, Biokimika espezialitatean. Doktoretza lortu zuen Bostongo Unibertsitatean.

Lehenago, bederatzi urte zituela, gurasoen dendan saltzen zituzten zientzia fikziozko aldizkariak irakurtzen zituen ezkutuan, haren gurasoentzat oso kalitate txikiko aldizkariak baitziren. Hamaika urterekin bere istorioak idazten hasi zen eta hemezortzirekin J.W. Campbelli bere lehenengo ipuina helarazten saiatu zen, baina baztertua izan zen. Hala ere, handik lau hilabetera bere lehen ipuina saltzea lortu zuen eta heriotza arte liburuak idazten jarraitu zuen.

1941an, bere ipuin klasikoetarikoa idatzi zuen, Ilunabarra. Lehentxeago hasia zen Roboten istorioak argitaratzen eta bertan robotikaren 3 legeak sartu zituen. Ondoren Erromatar Inperioaren gainbehera eta erorialdia argitaratu zuen eta azkenik Fundazio sailari ekin zion.

1942an Gertrude Blugermanekin ezkondu zen. Bi seme izan zituen, 1951n David eta 1955an Robyn. Banantze periodo luze baten ondoren, 1973an dibortziatu egin ziren eta urte haren bukaeran Janet O. Jeppsonekin ezkondu zen. 1992ko apirilak 6ean hil zen, HIESak jota.

Bere lanaren garrantzia aldatu

Asimovek hainbat aldiz irabazi zituen ingelesezko zientzia-fikziozko sariketa ospetsuenak diren Hugo eta Nebula sariak. Seguruenik zientzia-fikziozko egile ospetsuena da, publikoarentzat orokorrean. Bere idazte estilo xumeak eta ez korapilatsuak oso irakurterraza egiten dute.

Ekarpen literarioez gain, Asimovek historiari eta zientziari buruzko dibulgazio lan ugari idatzi zituen zituen, adibidez Zientziara sarrera edota Oinarrizko ehun galdera zientziari buruz.

Obra aukeratua aldatu

Ezinezkoa da hemen bere lan guztiak biltzea. Aukeraketa bat egin dugu:

Zientzia fikziozko lanak aldatu

The Robot saila aldatu

  1. The Caves of Steel. 1954. ISBN 0-553-29340-0.
  2. The Naked Sun. 1957. ISBN 0-553-29339-7.
  3. The Robots of Dawn. 1983. ISBN 0-553-29949-2.
  4. Robots and Empire. 1985. ISBN 978-0-586-06200-5.

Galactic Empire eleberriak aldatu

  1. The Currents of Space. 1952. ISBN 0-553-29341-9.
  2. The Stars, Like Dust. 1951. ISBN 0-553-29343-5.
  3. Pebble in the Sky. 1950. ISBN 0-553-29342-7.

Foundation prekuelak aldatu

  1. Prelude to Foundation. 1988. ISBN 0-553-27839-8.
  2. Forward the Foundation. 1993. ISBN 0-553-40488-1.

Foundation jatorrizko trilogia aldatu

  1. Foundation. 1951. ISBN 0-553-29335-4.
  2. Foundation and Empire. 1952. ISBN 0-553-29337-0., 'The Man Who Upset the Universe' izenburupean 1952an.
  3. Second Foundation. 1953. ISBN 0-553-29336-2.

Extended Foundation saila aldatu

  1. Foundation's Edge. 1982. ISBN 0-553-29338-9.
  2. Foundation and Earth. 1986. ISBN 0-553-58757-9.

Lucky Starr saila aldatu

  1. David Starr, Space Ranger (1952)
  2. Lucky Starr and the Pirates of the Asteroids (1953)
  3. Lucky Starr and the Oceans of Venus (1954)
  4. Lucky Starr and the Big Sun of Mercury (1956)
  5. Lucky Starr and the Moons of Jupiter (1957)
  6. Lucky Starr and the Rings of Saturn (1958)

Sailetatik kanpoko eleberriak aldatu

  1. The End of Eternity (1955)
  2. Fantastic Voyage (1966)
  3. The Gods Themselves (1972)
  4. Fantastic Voyage II: Destination Brain (1987)
  5. Nemesis (1989) *
  6. Nightfall (1990), Robert Silverbergekin batera.
  7. Child of Time (1992), Robert Silverbergekin batera.
  8. The Positronic Man (1993) Robert Silverbergekin batera.

Zientzia dibulgazio lanak aldatu

  1. Fact and Fancy (1962)
  2. View from a Height (1963)
  3. Adding a Dimension (1964)
  4. Of Time and Space and Other Things (1965)
  5. From Earth to Heaven (1966)
  6. Science, Numbers, and I (1968)
  7. The Solar System and Back (1970)
  8. The Stars in their Courses (1971)
  9. The Left Hand of the Electron (1972)
  10. The Tragedy of the Moon (1973)
  11. Asimov On Astronomy(1974) ISBN 978-0-517-27924-3
  12. Asimov On Chemistry (1975)
  13. Asimov On Physics (1976) ISBN 978-0-385-00958-4
  14. The Planet That Wasn't (1976)
  15. Asimov On Numbers (1976)
  16. Quasar, Quasar, Burning Bright (1977)
  17. The Road to Infinity (1979)
  18. The Sun Shines Bright (1981)
  19. Counting the Eons (1983)
  20. X Stands for Unknown (1984)
  21. The Subatomic Monster (1985)
  22. Far as Human Eye Could See (1987)
  23. The Relativity of Wrong (1988)
  24. Beginnings: The Story of Origins (1989)
  25. Asimov On Science: A 30 Year Retrospective 1959-1989 (1989)
  26. Out of the Everywhere (1990)
  27. The Secret of the Universe (1991)

Euskarara itzulitako lanak aldatu

Euskara Asimoven obran aldatu

Isaac Asimoven eleberri batean etorkizuneko euskararen egoera aipatu zen. Eleberria The Gods Themselves (1972) zen eta aipamena 2100 urtean kokatu zen. Aipamena liburuaren lehenengo atalean dago, laugarren kapituluan. Horretan Bronovski izeneko ikertzaile bat etruriera ikertzen ari da eta haren jatorria ezagutzeko ezintasunean, euskara aztertzen hastea erabakitzen du: "orduan beste hizkuntza hasi zen aztertzen, ingurukoekin ere inongo loturarik gabekoa, oso arkaikoa baina oraindik bizirik zegoena eta etruskoak etorri ziren lurraldetik ez oso urruti hitz egiten zena. Ze lotura izango luke euskararekin?".

Beste ezaugarrien artean, oso hizkuntza zaila dela esaten da, gaztelaniaren eragin handia izan duena. Azkenik, biak, etruskoa eta euskara, zelten aurreko hizkuntza batetik etor zitezkeen hipotesia azaltzen du. Liburua gaztelaniaz agertu zen urtetan hizkuntzaren etorkizuna ez zen batere baikorra eta Asimoven baieztapena, hau da, 2100. urtean bizirik egongo zela itxaropenerako deia zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Zientzia, Elhuyar. (1992-05-01). «Isaac Asimov hil zaigu» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  2. all_powerful_Oz. «Asimov: Aparteko jakinduria» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).

Kanpo estekak aldatu