Ireki menu nagusia

Matias I.a Hungariakoa

Matias Corvino (hungarieraz: Hunyadi Mátyás edo Corvin Mátyás; Cluj-Napoca, Hungariako Erresuma, 1443ko otsailak 23Viena, 1490eko apirilak 6a) Hungariako erregea izan zen 1458-1490 bitartean, Matias I.a Hungariakoa izenarekin. 1469n Bohemiako errege koroatua izan zen.

Matias I.a Hungariakoa
Mátyás Király arcmása.jpg
Hungariako erregea

Bizitza
Jaiotza Cluj-Napoca1443ko otsailaren 23a
Herrialdea Hungariako Erresuma
Bizilekua Cluj-Napoca
Talde etnikoa hungariarra
Heriotza Viena1490eko apirilaren 6a (47 urte)
Hobiratze lekua Székesfehérvár Basilica Itzuli
Székesfehérvár
Heriotza modua : janari-intoxikazioa
Familia
Aita John Hunyadi
Ama Erzsébet Szilágyi
Ezkontidea(k) Catherine of Poděbrady Itzuli
Elizabeth of Celje Itzuli
Beatrice of Naples Itzuli  (1476ko abenduaren 12a (egutegi gregorianoa) -  1490eko apirilaren 6a (egutegi gregorianoa))
Bikotea(k) Barbara Edelpöck Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Hunyadi family Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Mátyás király aláirása.svg

BizitzaAldatu

Janos Hunyadiren semea zen. 1458an Hungariako errege izendatu zuten. 1469ko Brnoko Dietan txekiar katolikoek Bohemiako errege hautatu zuten. Bohemiako koroarako eskubideak zirela eta, Jurgi Poděbradykoaren eta honen ondorengo Ladislao Jagellonen aurka borrokatu zen. Azkenik, 1478an Olomuc-eko bakea sinatu zuten eta Hungariako Erresumak Moravia eta Silesia bereganatu zituen. Otomandarren aurka ere arrakastaz borrokatu zen eta, aldi baterako, Bosnia (1463), Moldavia eta Valakia (1467) eta Serbia (1482) berreskuratu zituen[1]. Horrela, Erdialdeko Europako erresuma handiena eratu zuen.

Monarka humanista izan zen, Italiako Pizkundeko mezenasen parekoa. Zientziak eta literatura indartzeko ahaleginak egin zituen. 1465ean Budako unibertsitatea sortu zuen[1]. Europako liburutegi oparoena osatu zuen eta inprimeria Hungarian sar zedin lan handia egin zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Ocaso del Imperio Húngaro Artehistoria.jcyl.es
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matias I.a Hungariakoa