Julen Madariaga

Euskal idazlea, politikaria eta ETAko militante ohia

Julen Kerman Madariaga Agirre, Madariaga-ko Iulen,[1] (Bilbo, 1932ko urriaren 11Senpere, 2021ko apirilaren 6a[2][3]) Euskal Herriko politikaria eta abokatua zen. ETAren sortzaileetakoa, Herri Batasunan ere paper garrantzitsua jokatu zuen. Hala ere, borroka armatua zela-eta alderdi hori utzi zuen, eta geroago Elkarri elkarte bakezalean eta Aralar alderdi politikoan sartu zen.

Julen Madariaga
Bizitza
JaiotzaBilbo1932ko urriaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaSenpere2021eko apirilaren 5a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaWest Buckland School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Herri Batasuna
Aralar
Elkarri
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar
Herri Batasuna

Inguma: julen-madariaga-agirre

Biografia aldatu

Euzko Alderdi Jeltzalearen kide baten semea, Espainiako Gerra Zibila amaitutakoan aitarekin Txilera joan zen herbesteraturik. Bilbora 1942an itzuli zen. Bigarren hezkuntza amaiturik, zuzenbidea Erresuma Batuan ikasi zuen, eta Cambridgeko unibertsitatean lortu zuen doktoretza. Euskal Herrira itzuli ondoren, jardun politikoari ekin zion euskal abertzaletasunaren barruan.[4]

EAJren gazteriatik bereizi zen Ekin taldearen sortzaileetakoa izan zen, ETAren hazia izanen zena. Hau 1959ko uztailaren 31n sortu zuten, honako hauek zuzendaritza batzordean zeudela: Eneko Irigarai, Lopez Dorronsoro, Álvarez Enparantza "Txillardegi", Benito del Valle, J. Manuel Agirre, Julen Madariaga eta Patxi Iturriotz. Hiru urte geroago, Madariagak taldearen I. Asanbladan hartu zuen parte, Baionan.

Atxilotuta izan eta gero, polizia espainiarrak Melitón Manzanas buru zuela era basatian torturatu zuen.[5] Burgosko prozesuan epaitu zuten.

Ipar Euskal Herrian finkaturik, Frantziako nazionalitatea 1986an eskuratu zuen. ETAri laguntzeagatik 4 urteko espetxealdi zigorra jaso zuen 1989an Frantzian, baita Iparraldean 10 urtez bizi ezin izateko debekua ere. 1991n kartzelatik aterata, Bilbora joan zen Txema Monterorekin abokatua izatera. Hurrengo urteetan adierazi zuen Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko borroka galduta zeukala ETAk. Hortaz, 1995ean Herri Batasuna utzi zuen Gregorio Ordóñez Gipuzkoako Alderdi Popularreko politikaria ETAk hil ondoren.

2001ean Euskal Herritarrok mugimenduaren Aralar ildoarekin bat egin zuen, bortizkeria amaitzearen alde baitzegoen. 2002an, Aralar alderdi politiko bereizi gisa antolatu zenean, Madariaga Berme Batzordeko kide izendatu zuten. Geroago, Aralar izenean Bizkaiko Aldundirako hauteskundeetarako (2003ko maiatzean), Espainiako Senaturako eta Europako Parlamenturako (2004an) zerrendetan aurkeztu zen Madariaga. Garai horretan mezu argi bat aldarrikatzen zuen Madariagak: «ETA arrazoi politikoengatik sortu zen, eta arrazoi politikoengatik eten behar du»[6].

Azpimarratzekoa da Elkarri mugimendu bakezalearen kide ere izan zela.

2006ko uztailean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Grande-Marlaska epaileak Madariaga atxilotzeko agindu zuen, baina fidantzapean atera zen.

Madariagak Egiari zor liburua publikatu zuen 2014 non bere ibilbide politikoari errepasoa ematen dion.

Hamar seme-alabaren aita izan da.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Julen Madarigak haren memoria politikoak argitaratu ditu:

  • Egiari zor. Donostia: Erein, 2014, 336 or. ISBN: 978-84-9746-893-0

Kanpo estekak aldatu