Maria Jesus Esteban

matematikari frantziarra

Maria Jesus Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1956ko apirilaren 6a) euskal herritar zientzialari eta matematikaria da.

Maria Jesus Esteban

(2015)
CNRSko ikerketa-zuzendaria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Jesus Esteban Galarza
JaiotzaAlonsotegi1956ko apirilaren 6a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea 1987) doktoretza
Tesi zuzendariaPierre-Louis Lions
Doktorego ikaslea(k)Alexander Quaas (en) Itzuli
Jacques Giacomoni (en) Itzuli
Mohamed Bouguecha (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
frantsesa
italiera
ingelesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)CNRS
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Academia Europaea (en) Itzuli
European Academy of Sciences (en) Itzuli
Jakiunde
Society for Industrial and Applied Mathematics (en) Itzuli
Austriako Zientzien Akademia
Espainiako Errege Elkarte Matematikoa

ceremade.dauphine.fr…
Inguma: maria-jesus-esteban-galarza

Biografia

aldatu

EHUko Zientzia Fakultatean 1978an matematikazko lizentziatura lortu ondoren Parisen egin zuen doktorego-tesia Pierre-Louis Lions zuzendaritzapean, deribatu partzialetako ekuazioei buruzko hainbat problemaren inguruan, eta Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean defendatu zuen 1981ean. Bukatutakoan Europako Matematikaren Elkarteak (European Mathematics Society, EMS) eta Europar Zientzia Fundazioak (European Science Foundation) sustatu zuten A Forward Look on Mathematics proiektuaren koordinatzailea izan zen. 1991 arte CNRSko ikertzaile modura lan egin zuen. Urte horretan, Directrice de Recherche izendatu zuten, eta Paris-Dauphine Unibertsitatean aritu da lanean orduz geroztik gaurdaino.

Ikertzaile gisa, aztergai izan ditu deribatu partzialetako ekuazio ez-linealak eta fisika matematikoa, eta nazioartearen aitorpena jaso du alor horietan. Gainera, lan handia egin du fisikako, mekanika kuantikoko eta kimikako problemen eredu matematikoetan. Hizlari gonbidatu izan da ehundik gora nazioarteko batzarretan eta mundu osoko unibertsitate eta ikerguneetan.[1]

Maria Jesus Esteban matematika sustatzeko hainbat erakundetan eragilea izan da. 2009tik 2012ra Frantziako Matematika Aplikatuen eta Industrialen Elkartearen lehendakaria izan zen; Europako Matematikaren Elkarteko Matematika Aplikatuaren Batzordeko burua izan zen 2012 eta 2013. urteetan; EU-MATHS-IN elkartearen sortzailea eta Abel Prize sariaren batzordeko kidea ere, 2014. eta 2015. urteetan. 2015tik 2019ra Matematika Industrial eta Aplikatuen Nazioarteko Kontseiluaren lehendakaria izan zen (International Council for Industrial and Applied Mathematics, ICIAM). 2012tik 2021era BCAMeko zientzia-batzordeko lehendakaria izan zen (Basque Center for Applied Mathematics).

Gaur egun, Frantziako CNRSko zientzia-batzordeko partaide emeritoa da (Centre National de la Recherche Scientifique) eta Paris-Dauphine Unibertsitateko Ceremade zentroko kidea.[2] Eta 2022-tik Munduko Zientzi Kontseiluaren Fellow da.

Sariak eta esker ona

aldatu
  • 2012an Frantziako Errepublikako Presidenteak Chevalière de l´Ordre National du Mérite izendatu zuen.
  • 2015az geroztik Jakiundeko kide da.
  • 2015ean Euskal Herriko Unibertsitateak Doctor Honoris Causa izendatu zuen.[3][4]
  • 2017an Valentziako Unibertsitateak Doctor Honoris Causa izendatu zuen.[5]
  • 2017an Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria jaso zuen.[6]
  • 2019an Heriot-Watt unibertsitateko Doktor Honoris Causa izendatu zuten.
  • 2019an ere SIAMeko SIAMeko Saria 'for distinguished service to the Profession' eman zioten et Frantziako Zientzi Akademiaren 'Jacques-Louis Lions' saria ere.
  • 2021ean Europako Zientzi Akademiako 'Blaise Pascal' domina eman zioten.
     
    CAF Elhuyar saria (2016)
  • Ohorezko Bazkidea da Espainiako Matematikaren Erret Elkartean (RSME, Real Sociedad Matemática Española).[7]

Ikerketa gaiak

aldatu

Maria Jesus Esteban matematikariaren ikergaien artean hauek dira garrantzitsuenak:

  • Deribatu partzial ez-linealezko ekuazioak,
  • Ekuazio eliptiko ez-lineal eta metodo bariazionalak,
  • Metodo matematiko eta numerikoak fisika matematikoan,
  • Metodo matematiko eta numerikoak mekanika kuantiko erlatibistan eta kimika kuantikoan,
  • Fluido eta egituren arteko elkarrekintzak.

Euskarazko produkzioa

aldatu

Matematika era sakonean euskaraz landu zituen lehenengo zientzialarietako bat izan zen. Esate baterako, 1977an hitzaldi hau eman zuen: Espresio aljebraikoen arteko eragiketa oinarrizkoak. EHUn euskaraz eginiko lehen matematikazko tesina Maria Jesus Estebanena izan zen. UEUrekin argitaratu zituen Espazio topologikoak eta Neurria eta Integrazioa liburuak mugarriak izan ziren unibertsitate mailako euskarazko matematikan. 1978an argitaratu zuen Espazio topologikoak liburua beste bost emakume matematikarirekin batera (Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Arantza Laborda Otadui, eta Mari Jose Zarate Azkuna). Neurria eta Integrazioa liburua, berriz, Xabier Duoandikoetxea Zuazorekin idatzi zuen 1981. urtean. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 10 lan baino gehiago jaso dira.[8]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu