Lieja

Belgikako hiria

Lieja[1][2] (frantsesez: Liège, ljɛʒ ahoskatua; nederlanderaz: Luik, lœyk ahoskatua; valonieraz: Lidje; alemanez: Lüttich; latinez: Leodium; limburgeraz: Luuk; luxenburgeraz: Léck) Belgikako hego-ekialdeko hiria eta ibai-portua da, Valonian, herrialde osoko bosgarren populatuena dena eta izen bereko herrialdeko hiriburua. Ourthe eta Mosa ibaien bilgunean dago. Oso industriagune garrantzitsua da: altzairugintza, metal eta kimika industria, armagintza, automobilgintza eta beiragintza.

Lieja
Liège
Lîdje
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Valonia
Province of Belgium Liejako probintzia
Belgikako barrutiaArrondissement of Liège
AlkateaWilly Demeyer (en) Itzuli
Izen ofizialaLiège
Lüttich
Luik
Liegi
Lieja
Lîdje
列日
Lieĝo
Leodium
Льеж
Luuk
Jatorrizko izenaLiège
Lîdje
Posta kodea4000, 4020, 4030, 4031 eta 4032
HerriburuaLiejako probintzia
Geografia
Koordenatuak50°38′23″N 5°34′14″E / 50.6397°N 5.5706°E / 50.6397; 5.5706
Map
Azalera68.65 km²
Altuera66 m
MugakideakHerstal, Seraing, Saint-Nicolas, Ans, Juprelle, Oupeye, Visé, Blegny, Beyne-Heusay, Chaudfontaine eta Esneux
Demografia
Biztanleria195.278 (2022ko urtarrilaren 1a)
−1.345 (2020)
Dentsitatea2.844,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraVIII. mendea
Telefono aurrizkia04
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakFuzhou, Tanger, Volgograd, Esch-sur-Alzette, Kolonia, Turin, Lille, Akisgran, Rotterdam, Porto, Nancy, Ramallah, Samarkanda, Szeged, Wuhan, Taiyuan, Saint-Louis, Quebec Hiria, Port-au-Prince, Pilsen, Maastricht, Lubumbashi, Heerlen, Krakovia, Hasselt, Gante, Elbasan, Bilbo eta Abidjan
Hizkuntza ofizialafrantses
liege.be…

Historia aldatu

VII. mendean sortu zuen hiria Lanberto santuak eta 710. urtean apezpiku bat finkatu zen bertan. Ondoko mendean apezpiku hiri guztiz indartsua osatu zen eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean zegoen arren, gatazka handiak izan ziren luzaroan Liejako apezpiku-printzeen eta enperadoreen artean. Flandrian bezala, XIII. eta XIV. mendeetan liskar handiak gertatu ziren Liejan burgesiaren eta gremioetako langileen artean. XIV. mendean Burgundiako etxea nagusitu zen, baina gudu ugari izan zen ondoko bi mendeetan, burgundiarren eta Frantziako koroaren laguntza zuten liejatarren artean.

1485ean Maximiliano Austriakoak zapaldu zuen Liejako Guillaume de La Marckek Karlos Burgundiako dukearen aurka bultzatu zuen matxinada eta, zapalkuntza latza izan zen arren, hiri burujabetzat onartu zuen Lieja. Ondoren Bavariako etxea jabetu zen apezpiku-printze tituluaz eta Liejako biztanleek horren kontra borrokan segitu zuten. XV. mendetik aurrera industria zabaldu zen Lieja aldean eta bertako armagintzaren arrakastak hazkunde nabarmena erakarri zuen.

XVIII. mendean guztiz zabaldu zen Liejan Argien Mendeko pentsamolde berria eta 1792an desagertu ziren betiko Liejako apezpiku-printzeak. 1940an alemaniar naziek hartu zuten Lieja eta bertako 23.000 etxebizitza guztiz hondatu ziren 1944an.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Liege)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 6 9 14 18 21 22 22 19 13 9 5 13.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -1 2 5 8 12 13 13 11 7 3 1 6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 41 46 36 41 66 74 64 61 64 43 58 627.4
Iturria: Weatherbase [3]

Garraioa aldatu

Aldiriko trena aldatu

  Liejako aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
S41 Hasselt DiepenbeekBilzenTongerenGlonsLiersMilmortHerstalLieja–Saint-LambertLieja–CarréLieja–GuilleminsAngleurChênéeChaudfontaineFraipontNessonvauxPepinsterVerviers–ErdialdeaVerviers–JauregiaDolhain-GileppeWelkenraedtHergenrath Akisgran
S42 Liers MilmortHerstalLieja–Saint-LambertLieja–CarréLieja–GuilleminsOugréeSeraing Flémalle-Haute
S43 Lieja
Guillemins
BressouxViséEijsdenMaastricht–Randwijck Maastricht
S44 Waremme BléretRemicourtMomalleFexhe-le-Haut-ClocherVorouxBierset–AwansAnsLieja–GuilleminsBressoux Visé

Tranbia aldatu

Artikulu nagusia: «Liejako tranbia»

Ondarea aldatu

 
Karlomagnoren omenezko estatua, Liejan.

Liejako hiriak iraganeko monumentu asko gorde ditu: Saint Lambert plazako etxeak, XVI. mendeko Printze-Apezpikuen jauregia, X. mendeko Sainte Croix eliza (XIII-XIV. mendeetan berritua), Saint-Martin basilika (X. mendean eraikia eta XVI. mendearen hasieran berritua), San Joan Ebanjelista eliza karolingiarra, kanpandorre erromanikodun Saint-Jacques eliza, Saint-Paul katedrala eta bertako museoa. Erdi Aroaz geroztik, garrantzi handiko kulturagunea da Lieja: Arte Ederretako museoa eta akademia ditu, unibertsitatea eta musikako errege kontserbatorioa.

Kirolak aldatu

Txirrindularitzan, nazioarteko proba nagusien artean, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa klasikoa dago. Futbolean, Standard Lieja hiriko futbol talderik garrantzitsuena da.

Liejatar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu