Ireki menu nagusia

Oriol Solé Sugranyes (Bartzelona, 1948ko urtarrilaren 4a - Auritz, 1976ko apirilaren 6a) ekintzaile anarkista eta autonomoa izan zen. Segoviako ihesean parte hartu zuen, baino biharamunean Nafarroako basoetan Guardia Zibilak iheslari talde bat hauteman eta tiroz hil zuen. Lluís Solé i Sabarís geografoaren semea eta Felip Solé i Sabarís katalan politikariaren iloba zen.

Oriol Solé Sugranyes
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1948ko urtarrilaren  4a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Auritz1976ko apirilaren  6a (28 urte)
Familia
Aita Lluís Solé
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua

BizitzaAldatu

PSUC eta PCE (i) alderdietan militatu ondoren, mugimendu autonomo eta anarkistara bildu zen. Azkenean MIL erakundea sartu zuen. 1971 urtean gerora Action Directe taldeko ekintzaile nabarmena izango zen Jean Marc Rouillanekin batera atxilotu zuten Frantzian, Espainiara sartzera zihoazela. 1972 urtean aske utzi zuten. 1973 urtean berriz ere atxilotua izan zen banku lapurreta burutu ondoren beste ekintzaile batekin batera. Kartzelaratua izan zen. Segoviako kartzelatik ihes egitea lortu zuen ETAko ekintzaile talde handi batekin batera. Ihesean hil zen Nafarroako basoetan Guardia Zibilaren tiroz.

BibliografiaAldatu

  • Oriol Solé, el che català. Vida, fugida i mort d'un revolucionari, Joaquim Roglan, 2006.