Isidoro Sibiliakoa
San Isidoro Sibiliakoa[1] (gaztelaniaz: San Isidoro de Sevilla; latinez: Isidorus Hispalensis; Cartagena, 556 inguru – Sevilla, 636ko apirilaren 6a) elizgizon katoliko, erudito eta polimata izan zen. 599–636 bitartean, Sevillako artzapezpikua izan zen. Montalemberten arabera, le dernier savant du monde ancien («antzinako munduaren azken jakintsua») izan zen[2]. Garai hartako Hispaniako historiaren iturri nagusiak dira haren lanak, baita ondoren garatuko den Espainiako mitologiarenak ere[3].
Isidoro Sibiliakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
600ko martxoaren 13a - 636ko apirilaren 4a - Raimundo de Losana (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Seville (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cartagena, 556 inguru | ||||
Heriotza | Spalis (en) , 636ko apirilaren 6a (75/76 urte) | ||||
Familia | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, musikologoa, filosofoa, musikaren teorikoa, apaiz katolikoa, historialaria, polimata eta apezpiku katolikoa | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Santutegia | |||||
Apirilaren 4 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Toledoko IV. kontzilioaren zuzendaria izan zen; han bateratu zen Hispaniako liturgia. Bere lana oparoa bada ere, Etymologiae da aipagarriena, hogei aleko entziklopedia, Braulio Zaragozakoak antolatu zuena eta maisu eskolastikoen oinarri izan zena. Bertan agertzen diren gaiak hauek dira, besteak beste: gramatika, erretorika, aritmetika, geometria, musika, astronomia, medikuntza, legeak, Biblia, teologia, Eliza eta sektak, hizkuntzak eta herriak, lexikologia, anatomia, zoologia, geografia, arkitektura, etab.
Lanak
aldatu- Etymologiae
- De fide catholica contra Iudaeos
- Historia de regibus Gothorum, Vandalorum et Suevorum
- Chronica Maiora
- De differentiis verborum
- De ecclesiasticis officiis
- De ortu et obitu patrum
- De natura rerum
- Allegoriae quaedam Sanctae Scripturae.
- De ordine creaturarum
- Regula monachorum
- Sententiae libri tres
- De viris illustribus
- In libros Veteris ac Novi Testamenti prooemia
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/4/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 66. araua
- ↑ Montalembert, Charles F. "Les Moines d'Occident depuis Saint Benoît jusqu'à Saint Bernard" Paris: J. Lecoffre, 1860.
- ↑ Isidoro Sibiliakoak Hispania bisigodo katolikoaren batasunari begira penintsulako jatorrizko iberiarrak, Tubalen ondorengoak omen zirenak, eta etorri berriak ziren bisigodoak, inbasoreak, ahaidetu zituen. Horretarako bisigodoak Tubalen anai Magogen ondorengo bihurtu zituen. Ik. Azurmendi, J. 2023: "Laus Spaniae" in Europa bezain zaharra, Andoain, Jakin. 19-31.or.