Ireki menu nagusia

Clara Peya

pianojole eta konpositore katalana

Clara Peya (Palafrugell, Herrialde Katalanak, 1986ko apirilaren 6a) pianista eta konpositore katalana da. Sortzaile polifazetikoa, estilo pertsonalekoa eta aktibista feminista da.

Clara Peya
Clara Peya (vídeo "Limbo", 1min 21s).png
Bizitza
Jaiotza Palafrugell1986ko apirilaren 6a (33 urte)
Herrialdea  Katalunia
Heriotza  (33 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta piano-jotzailea
Genero artistikoa jazza
folk musika
electronica Itzuli
Musika instrumentua pianoa
clarapeya.com

Biografia eta ibilbideaAldatu

Clara Peya baliabide ekonomikoak dituen familian hazi zen. 15 urterekin ESMUC zentroan (Escola Superior de Música de Catalunya) sartu zen eta 2007an piano klasikoan lizentziatu zen. Ondoren jazz modernoa ikasten ibili zen Bartzelonako Taller de Músics-en. Hamabi urtez Leonid Sintsev izan zuen irakasle berarekin izandako formakuntza Errusiako Rimsky Korsakov kontserbatorioan jarraitu zuelarik. 23 urterekin hasi zen diskoak grabatzen. Argitaratzen dituen diskoak berak autofinantziatzen ditu. Bere estilo propioa garatu du eta azken urteetan ez du partiturarik erabiltzen, buruz jotzen du. [1][2] [3] [4]

Talde-proiektuakAldatu

Ahizparekin batera Inpuxibles antzerki konpainia abian jarri du. Bere musika propioan aritzeaz gain, diziplina anitz eta ezberdinetan egin izan ditu ekarpenak: "Mares i filles" eta 'Homes foscos" musikaletarako musika, "Jane Eyre" antzezlanaren musika, "Limbo" dantza antzerkiaren muntaian, "Garbuix" zirku espektakuluan, baita "4Carmen" sakeleko operan ere. [1] [5]

AktibismoaAldatu

Aktibista bezala emakume eta gizonen paritatea aldarrikatzen du, emakumeak omendu bere konposizioekin, baita maitasun erromantikoaren aurka egin ere. [2][6][7][8][3][9]

Bestelako hainbat musikariekin batera, beren abestiekin terrorismoa goratzea edo monarkia iraintzea bezalako delituekin zigortutako raperoen alde babesa adierazteko jarrera aktiboa izan du "Borboiak lapurrak dira" abestiarekin.[10]

DiskografiaAldatu

  • ''Declaracions'' (2009)
  • ''+Declaracions'' (2011)
  • ''Tot aquest silenci'' (2012)
  • ''Tot aquest soroll'' (2013)
  • ''Espiral'' (2014)
  • ''Mímulus'' (2015)[1]
  • ''Oceanes'' (2017)[11]
  • ''Estómac'' (2018)[8]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) BARCELONA, MARTA CERVERA / (2016-04-28) «Clara Peya, creadora total» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2018-12-29.
  2. a b «"Paritateak derrigorrezkoa izan behar du kulturan"» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-12-29.
  3. a b (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de (2018-05-23) «Clara Peya presenta su Oceanes en el Falla» Diario de Cádiz . Noiz kontsultatua: 2018-12-30.
  4. (Gaztelaniaz) «A mi música le digo romántico-contemporánea o punki-romántica.» La Voz de Galicia 2018-05-04 . Noiz kontsultatua: 2018-12-30.
  5. (Gaztelaniaz) ««Jane Eyre»: rebelarse y amar» abc 2018-10-14 . Noiz kontsultatua: 2018-12-30.
  6. (Gaztelaniaz) Melús, Eva (2018-12-13) «4 actividades gratuitas que no deberías perderte» OnBarcelona . Noiz kontsultatua: 2018-12-30.
  7. (Katalanez) «Els 25 millors discos del 2018» Ara.cat 2018-12-28 . Noiz kontsultatua: 2018-12-30.
  8. a b (Gaztelaniaz) Bianciotto, Jordi (2018-10-18) «Clara Peya: "Debemos generar nuevas maneras de querer"» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2018-12-30.
  9. (Gaztelaniaz) Bianciotto, Jordi (2016-09-13) «Clara Peya: "Tengo la intensidad de diez personas juntas"» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2018-12-30.
  10. «Zigortutako raperoen letrekin egindako abestia sortu dute hainbat musikarik» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-30.
  11. «Clara Peyá» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-01-17 . Noiz kontsultatua: 2018-12-29.

Kanpo loturakAldatu