Jristos Sartzetakis
Jristos Sartzetakis (grezieraz: Χρήστος Σαρτζετάκης) (Tesalonika, 1929ko apirilaren 6a) Greziako presidentea izan zen.
Jristos Sartzetakis | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1985eko martxoaren 29a - 1990eko maiatzaren 5a ← Konstantinos Karamanlis - Konstantinos Karamanlis → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza |
Neapoli (en) ![]() | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa |
Aristotle University of Thessaloniki (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | greziera modernoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta epailea | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Politikari independente | ||
sartzetakis.gr |
BiografiaAldatu
1950ean zuzenbide ikasketak amaitu zituen Tesalonikako Unibertsitatean eta abokatu lanetan aritu zen. 1956an epaile izendatu zuten.
Herri-salataria izan zen Grigoris Lambrakis diputatu ezkertiarraren hilketaren kasuan. Hilketa Tesalonikan egin zuten 1963ko maiatzaren 22an eskuin muturreko muturrekoek. Inplikatutako polizien kondena lortu zuen. Vassilis Vassilikos idazleak istoria kontatu zuen Z eleberrian eta Costa-Gavrasek 1969an filmatu zuen.
1968an Greziako diktadura militarrak kargutik kendu zuen. Torturatu eta espetxeratu egin zuten urtebetez. 1974an birgaitu zuten eta 1982an Kasazio Auzitegiko kide izendatu zuten.
1985ean Greziako Hirugarren Errepublikako laugarren presidente izendatu zuten.