François-Louis Cailler

François-Louis Cailler (Vevey, 1796ko ekainaren 11 - Corsier-sur-Vevey, 1852ko apirilaren 6a) Suitzako lehen txokolate ekoizlea izan zen, Cailler txokolate konpainiaren sortzailea.

François-Louis Cailler
Bizitza
Jaiotza Vevey1796ko ekainaren 11
Herrialdea  Suitza
Heriotza Corsier-sur-Vevey1852ko apirilaren 6a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea

BiografiaAldatu

Lehen aldiz bertako azoka batean probatu zuen txokolate italiarra, eta lau urte eman zituen Turinen (Italia) txokolatea prestatzeko trebetasunak eta ezagutzak lortu arte. 1819an lehen txokolate fabrika sortu zuen. Hasieran, txokolatea azukrearekin ehotako kakao-baba nahasketa bat zen, produktu exotiko bat, aberatsek bakarrik onar zezaketena. Suitzara itzuli zenean, lehen txokolate fabrika ezarri zuen Corsierren, Veveytik gertu. 1825ean, bigarren fabrika bat ireki zuen, gero Julian semeari eta Daniel Peter-ri saldu ziena.

François-Louis Cailler Suitzako lehen txokolate-ekoizletzat hartzen da, eta, gainera, aitzindaria izan zen elaborazio-prozesuaren automatizazioan. Berrikuntza nagusia barretan sor zitekeen txokolate leun baten garapena izan zen. Hau mundu mailako sentsazioa izan zen.

Cailler etxeaAldatu

Cailler Suitzako erakunde bat da, esnedun txokolate ospetsua sortzen aintzindariak. Nestlerekin bat egin zuenetik, txokolate industriaren inperioa eratu zuen.

Hainbat lantegi erosi eta enpresa aurrera atera ondoren, Daniel Peterrek, bere semeordea, berriro ekin zion negozioari eta txokolate esnea asmatu zuen 1875ean. Hamabost urte geroago, 1890ean, konpainiak pralinesak asmatu zituen.

1898an, Alexandre Cailler, Louis Caillier-en bilobak, gaur egungo txokolate fabrika ireki zuen Brocen, Suitzaren bihotzean, larreetan oso emankorra den eskualdea.

2010ean, Cailler txokolateen ospearen eta Suitzako eskualde batean zuten egoeraren ondorioz, Maison Cailler ireki zen, txokolatearen eta Caillerren historia eta elikagai preziatu honen ekoizpen prozesuak ezagutzeko gunea.

Cailler etxea gaur egunAldatu

Suitza, bere txokolatearengatik da ezaguna. Alpeetako herrialdean Cailler fabrika mito bat da. 1929an Nestlek erosi zuen enpresa, eta gaur egun posible da berriki inauguratu den Maison Cailler bisitatzea, Broc-Gruyèren.[1]

 
Cailler etxea, Suitza.

Bertan, txokolate honen fabrikazioaren sekretuak ezagutu nahi dituztenentzako zentro berri bat da, iraganeko hainbat eszenatokiren bidez, produktuen historiari buruzko daturik interesgarrienak ezagutzen dira.

Caillerren historiaAldatu

Bisitaren indarguneetako bat txokolate dastaketa da. Dena lanpostu txiki batean hasten da, eta langile batek brantxeak probatzera ematen ditu, konpainiaren produktu izarretako eta zaharrenetako bat. Maison Caillerren bisita txokolatearen historian zehar egindako ibilaldi batetik hasten da. Igogailu bat jaitsiko da txokolatearen jatorriaz hitz egiten duen areto batera, Azteken giza sakrifizioen garaiarekin hasiz.

Prozesuaren bisitaAldatu

Ibilbide historikoaren ondoren, bisita didaktikoa hasten da. Areto handian, hainbat eragilerekin osatutako panelak erakusten dira, txokolatea egiteko prozesuan parte hartzen duten herrialde exotikoetako langileetatik hasi eta Broc lantegian aritzen direnekin amaituz.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Maison Cailler: el reino del chocolate en Broc (Suiza) | Vacacionesporeuropa» Vacaciones por Europa 2016-09-26 . Noiz kontsultatua: 2020-04-30.

Kanpo estekakAldatu