Juan Gracia
Juan Gracia Colás (Bilbo, 1888ko martxoa – Paris, 1941eko apirilaren 6a) euskal herritar politikari sozialista zen.
Juan Gracia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1888 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1941 (52/53 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esperantoa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esperantista eta politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Biografia
aldatuGaztetan bere kabuz kontabilitate eta merkataritza peritutza ikasi zituen eta, hori zela eta, Bilboko Udaletxeko Zerga inspektorearen oposizioa gainditu zuen.
PSOEko kidea, Bilboko Udaletxeko zinegotzi eta teniente-alkate hautatu zuten. Gerra Zibilean PSOEko Bizkaiko Defentsaren Biltzarraren kidea eta Eusko Jaurlaritzako Laguntza Sozial Sailburua zen. Gipuzkoatik Bizkaiara joandako errefuxiatuez arduratu zituen. Bilbo galdu ondoren, Bartzelonara hasieran eta gero Frantziara ihes egin zuen Eusko Jaurlaritzarekin, non Euskal Errefuxiatuak izeneko sarea antolatu zuen Parisen hil zen arte.