Hilda Heine

politikari marshalldarra

Hilda Cathy Heine (Majuro, 1951ko apirilaren 6a) Marshall Uharteetako hezitzaile eta politikaria da, eta Marshall Uharteetako zortzigarren presidentea izan zen; Ozeano Bareko herrialde bateko emakumezko lehen agintari exekutiboa[1]. Kargua hartu baino lehen, Hezkuntzako ministro izan zen. Marshall Uharteetan doktoretza bat lortu zuen lehen pertsona ere izan zen. Women United Together Marshall Islands (WUTMI) emakumearen eskubideen aldeko taldearen sortzailea da.[2]

Hilda Heine

8. Marshall Uharteetako presidente

2016ko urtarrilaren 28a - 2020ko urtarrilaren 13a
Casten Nemra (en) Itzuli - David Kabua (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMajuro1951ko apirilaren 6a (73 urte)
Herrialdea Marshall Uharteak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Oregon (en) Itzuli
Hawaiiko Unibertsitatea
University of Hawaiʻi at Mānoa (en) Itzuli
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
USC Rossier School of Education (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Facebook: Hilda-Heine-ñan-Aur-225121217531031 Twitter: President_Heine Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Heine 1951ko apirilaren 6an jaio zen Majuro atoloian, Marshall uharteetan.[3] Estatu Batuetan joan zen unibertsitatera, Oregoneko Unibertsitatean lizentziatura lortu zuen 1970ean. Hawaiiko Unibertsitatean 1975ean graduondoko bat eskuratu, eta Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean hezkuntza alorreko doktoretza lortu zituen 2004an.[4]

Aur atoloiaren ordezkari izanez sartu zen politikan Nitijeļā delakoan (Marshall uharteetako legebiltzarra), eta Hezkuntzako ministro bilakatu zen.

Nitijeļāren bidez aukeratzen duelarik herrialdeko presidentea, bera izan zen hautarua 2016ko urtarrilaren 27an, hautagai bakarra zelarik, 24 boto jaso zituen, sei abstentzioekin.[1][5]

2020ko urtarrilaren 6an galdu egin zuen berriz hautatua izateko aukera David Kabuaren aurkako 12/20 bozketa batean.[6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu