Ireki menu nagusia

Aleksandr Ivanovitx Herzen(errusieraz: Алекса́ндр Ива́нович Ге́рцен; Mosku, 1812ko apirilaren 6a - Paris, 1870eko urtarrilaren 21a) errusiar filosofo eta idazlea izan zen. Hasieran Hegelen idealismoaren joerakoa zen; gero materialismora aldatu eta Feuerbach eta Bakuninen ideietara hurbildu zen. Errusiako populismoaren sortzailea izan zen. Ordena sozial eta ekonomikoaren errotiko aldaketa nekazari komunitateetan oin hartuz eta fase kapitalista saihestuz egin zitekeela aldezten zuen. Bere ideiengatik kartzela (1834) eta barne erbestea jasan ondoren, Parisa joan zen (1847). Handik ere egotzi zutelarik (1851), Nizan, Londresen eta Genevan bizi izan zen geroago. 1855-1869 urteetan Ipar izarra eta Kolokol (Ezkila) ezkutuko aldizkariak argitaratu zituen. Errusian zabalkunde handia izan zuten, bigarrenak batez ere. Bere-berea zuen sozialismo utopikoaren gaineko ikuskera obra askotan azaldu zuen: Ideia iraultzaileak Errusian garatzeari buruz (1851), Errusiako herria eta sozialismoa (1855). Literaturan ere, eite politikoa duten zenbait obra idatzi zituen: Nor da erruduna? (1847) eleberria; Krupov doktorea (1847) eta Mika lapurra (1848) ipuinak. Bestalde, 1848ko gertakariak deskribatu zituen Italia eta Frantziako gutunak (1850) obran.

Aleksandr Herzen
Herzen ge.png
Bizitza
Izen osoa Александр Иванович Герцен
Jaiotza Mosku1812ko martxoaren  25a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Suitza
Talde etnikoa Errusiarra
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Paris1870eko urtarrilaren  9a (57 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Cimetière du Château Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Aita Ivan Alekseïevitch Iakovlev
Ezkontidea(k) Natalya Zakharina Itzuli  (1838-05-09 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Physics and Mathematics of Moscow Imperial University Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, idazlea, kazetaria, autobiografialaria, literatura-kritikaria, prosalaria, iritzi-kazetaria eta pedagogoa
Izengoitia(k) Iskander
Genero artistikoa Prosa
opinion journalisma Itzuli
Literatura kritika
БСЭ1. Автограф. Автографы. 8.svg

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Herzen  


  Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.