Illinois
Illinois Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatutakoa. Springfield du hiriburua baina hiri garrantzitsuena Chicago da. Guztira 12.5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.
Illinois | ||
---|---|---|
State of Illinois | ||
Ereserkia: Illinois (en) ![]() | ||
Goiburua: State sovereignty, national union | ||
| ||
Map of USA IL.svg | ||
Geografia | ||
Hiriburua | Springfield 39°48′6″N 89°38′37″W | |
Hiririk handiena | Chicago | |
Azalera | 140,998 Ura %4,13 | |
Punturik altuena | Charles Mound (en) ![]() | |
Punturik sakonena | Ohio ibaia | |
Kontinentea | Ipar Amerika | |
Mugakideak | Wisconsin, Iowa, Missouri, Kentucky, Indiana eta Michigan | |
Administrazioa | ||
Gobernadorea | Bruce Rauner | |
Legebiltzarra | Illinoisko Biltzar Orokorra | |
Epai autoritatea | Illinoisko Epaitegi Gorena | |
Zeren kide | ||
Demografia | ||
Biztanleria | 12.859.995 (2015)![]() | |
Dentsitatea | 85,73 bizt/km² | |
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| |
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | |
Derrigorrezko eskolaratzea | -17 | |
Ekonomia | ||
BPG nominala | 863.516.700.000 US$ (2020) 885.583.000.000 US$ (2019) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019) | |
Historia | ||
Sorrera data: 1818ko abenduaren 3a | ||
Bestelako informazioa | ||
Ordu eremua | ikusi
| |
illinois.gov |
Inguru naturala eta klimaAldatu
Ipar-ekialdean Michigan lakuak eta mendebalean Mississippi ibaiak mugatzen dute. Estatuko biztanleen % 62 Chicagon bizi da.
Kontinentala da klima, uda luzeak, beroak eta hezeak ditu; neguak hotzak izaten dira. Haizeak ekaitz ugari eragiten ditu, udaberrian eta uda bukaeran gogorrenak.
HistoriaAldatu
Kaskias, sacs eta fox ziren bertako amerindiar talde nagusiak kolonizatzaileak iritsi zirenean. 1763an Frantziak Ingalaterrari eman behar izan zion lurralde osoa. 1818tik AEBetako hogeita batgarren estatua da.
EkonomiaAldatu
Industria eta garraiobideak oso aurreratuta daude, eta Estatu Batuetako estaturik garatuena da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Nekazaritzak garia, artoa, garagarra, oloa eta soja lantzen du batez ere. Industria mota nagusiak: burdingintza, elektronika, makina eta ibilgailu industria, kimika eta petrokimika.
Pertsonaia ezagunakAldatu
- Carl Sandburg (1878-1967), idazlea.
- Ernest Hemingway (1899-1961), idazlea.
- Ronald Reagan (1911-2004), AEBetako presidentea (1981-1989).
- Edwin Krebs (1918-), biokimikaria.
- Charlton Heston (1923-2008), aktorea.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.