Unai Iparragirre Torres

ETBko zuzendaria
Unai Iparragirre (telebista)» orritik birbideratua)
Artikulu hau telebistako langileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Unai Iparragirre».

Unai Iparragirre Torres (Arrasate, Gipuzkoa, 1973ko urriaren 12a) komunikazio sektoreko langilea da. Arrasate Telebistan hasi zuen bere ibilbidea, eta 1990eko hamarkadaren bukaeran zein 2000ko hamarkadaren hasieran erredaktore, gidoilari, aurkezle eta programa zuzendari gisa aritu zen Euskal Telebistan. Epe labur batez Televisión Españolan lan egin ondoren, 2005etik Discovery Inc komunikazio eta entretenimendu multinazionalean egin du lan, Londresen. 16 urtez hainbat ardura postu izan ondoren, 2021ean Euskal Telebistako zuzendari izendatu zuten.[1]

Unai Iparragirre Torres


Euskal Telebistako zuzendari

2021 -
Eduardo Barinaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUnai Iparragirre Torres
JaiotzaArrasate1973ko urriaren 12a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Informatika Ingeniaritza, arte eszeniko
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, ekoizlea eta Programa Zuzendaria
Enplegatzailea(k)Arrasate Telebista  (1996 -  1997)
Euskal Telebista  (1997 -  2004)
Televisión Española  (2004 -  2005)
Discovery Commmunications  (2005 -  2021)
EITB  (2021 -

Ibilbidea aldatu

Ingeniaritza Informatikoa (1992-1998) eta Arte Dramatikoak (1993-1996) ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1996an Arrasate Telebistan lanean hasi zen, Kukaratxa Motel saioa gidatuz 1997ra arte.[2] 1997an Euskal Telebistan aurkezle lanak egiten hasi zen, Jaiak 97 saioko erreportari gisa, udako jaiei buruzko saioa. Horren ondoren beste entretenimendu saio batzuk aurkeztu zituen ETB1en, besteak beste, Egun Ero (1997-1998), Superbat haurren saioa (1998-1999) eta Galdestreet albistegi satirikoa (1999-2000).

2000ko hamarkadaren hasieran askotariko saioen ekoizlea eta zuzendaria izan zen, tartean, Betimu (2000-2002) eta BT Gala (2002) musika lehiaketak, Barnetegia reality saioa (2003-2004), Bizizaleak (2004) eta Suak udako saioa (2002-2004). Zenbait emanaldi berezi ere aurkeztu zituen. Halaber, 2003tik 2004ra aktore gisa ere aritu zen Agerre Teatroa taldearekin, Los niños no pueden hacer nada por los muertos antzezlanean. Euskal Herrian zehar gain, Madrilen eta Bartzelonan ere egin zituzten emanaldiak.

2004an Madrilera joan zen, eta TVEn ekoizle laguntzaile gisa egin zuen lan Préstame Tu Vida saioan, 2005era arte. 2005ean Discovery Channel langile bila zebilela eta curriculuma bidali zuen, eta hiru elkarrizketa egin ondoren lanpostu baterako hautatu zuten. Ordutik hainbat ardura postu izan ditu Discovery Communications multinazionalaren Londreseko egoitzan.[3]

Programazioaren ekoizpenean, kudeaketan zein garapenean egin zuen lan 2005etik 2012ra. 2012an Discovery Max Spain katearen programazio arduraduna izendatu zuten, eta 2014ra arte egon zen lan horretan, Madrilen. 2014an Londresera itzuli zen Discovery Emerging Networks taldearen zuzendari gisa. 2016tik 2017ra Discovery enpresako garapen eta berrikuntzarako presidenteordea izan zen. 2017 eta 2019 bitartean taldearen Turkiako kateen arduraduna izan zen. 2019tik aurrera Europa, Ekialde Ertaina eta Afrikarako Eduki Estrategiako presidenteordea da.[4] Halaber, eduki digital zein linealen estrategian ere egin du lan tarte horretan.

2021eko otsailean EITBko zuzendari nagusiak, Andoni Aldekoak, hainbat izendapenen berri eman zuen taldearen administrazio kontseiluan. Iparragirre Euskal Telebistako zuzendari berria izango zela iragarri zuen, Eduardo Barinaga ordezkatuz. Telebistari nazioarteko ikuspegi eta neurria emateko eta formatu zein eduki berrien egokitzapenean lan egiteko nahia zuela adierazi zuen EITBk.[5] Martxoa eta apirila bitartean hartuko du postu berria.

Lanak aldatu

Telebista programak aldatu

Urtea Izenburua Katea Oharrak
1996-1997 Kukaratxa motel ATB Aurkezlea
1997 Jaiak 97 ETB1 Aurkezlea
1997-1998 Egun Ero ETB1 Aurkezlea
1998 Jaiak 98 ETB1 Aurkezlea
1998-1999 Superbat ETB1 Aurkezlea
1999 Azken uda pasa ETB1 Aurkezlea
1999 El verano del siglo ETB2 Aurkezlea
1999-2000 Galdestreet ETB1 Gidoilaria eta aurkezlea
2001 Jai A-postua ETB1 Erreportaria
2000-2002 Betimu ETB1 Zuzendaria eta ekoizlea
2002 BTGala ETB1 Zuzendaria eta ekoizlea
2002-2004 Suak ETB1 Zuzendaria eta aurkezlea
2002 Betishow ETB1 Epaimahaikide gonbidatua
2003-2004 Barnetegia ETB1 Ekoizle laguntzailea
2004 Bizizaleak ETB1 Ekoizle laguntzailea
2004-2005 Préstame Tu Vida TVE Ekoizle laguntzailea
2012-2014 Pop Illusionist DMAX Ekoizle eragilea
2012-2014 Mundo Hacker DMAX Ekoizle eragilea
2012-2014 Madrid Ink DMAX Ekoizpen arduraduna
2012-2014 Cómo se hace DMAX Ekoizpen arduraduna
2016 Man vs Asteroid Discovery Ekoizle eragilea
2017 Stephen Hawking's Live Birthday Lecture Discovery Ekoizle eragilea
2019 Gure kasa ETB1 Agerpen laburra
2019-2020 Universe Unravelled with Stephen Hawking Centre Discovery+ Ekoizle eragilea
2019-2020 Nerducate Discovery+ Ekoizle eragilea

Antzezlanak aldatu

  • Los niños no pueden hacer nada por los muertos (Agerre Teatroa, 2003-2004). Wo pertsonaia.

Erreferentziak aldatu

  1. Urkizu, Urtzi. «Unai Iparragirre izango da ETBko zuzendaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  2. «Unai Iparragirre arrasatearra, ETBko zuzendari berria - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  3. «Zertan ari da gaur egun Unai Iparragirre ETBko aurkezle ohia?» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-10-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  4. «EITBko zuzendaritza taldea berritu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  5. «Transformazioa eta zeharkakotasuna, EITBko Zuzendaritzako izendapenen bereizgarri» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).

Kanpo estekak aldatu