2010eko urriko Baztango hegazkin istripua

2010eko urriko Baztango hegazkin istripua hegazkin arin baten ezbeharra izan zen, 2010eko urriaren 12an Alkurruntz mendian gertatu zena, Otsondo mendatetik gertu. Istripua eguerdi aldean gertatu zen, laino itxia zegoela, eta haren ondorioz hegazkinean zihoazen hiru gizonezko frantsesak hil ziren. Hegazkin arina DR400-180 modelokoa zen, 1978 urtean ekoiztua, eta Frantziako Lézignan-Corbièresko aerodromotik abiatua zen goizean.

2010eko urriko Baztango hegazkin istripua
LekuaAlkurruntz, Baztan
Data2010eko urriak 12
Istripu motaHegazkin istripua
Heriotzak3

Gertakariak aldatu

Alkurruntz mendiaren inguruan zebilen ehiztari batek eguerdian aurkitu zituen hegazkinaren aztarnak, sakabanatuta. Berehala eman zuen abisu, eta larrialdi zerbitzuak heldu zirenean, ezbeharraren larritasunaz jabetu ziren: hainbat zatitan suntsitutako hegazkin arin bat zen, pribatua, eta barruan zihoazen hiru gizonak hilda zeuden. Istripua aski leku malkarrean jazo zen, eta ez zen erraza izan larrialdi zerbitzuentzat ikerketa hasteko lanak abiatzea eta gorpuzkinak bertatik ateratzea. Oronoz-Mugairiko suhiltzaileek eta Elizondoko osasun profesionalek parte hartu zuten, Poliziarekin batera, egin ziren lanetan.[1]

Frantziako matrikuladuna zen hegazkin arina, eta Lézignan-Corbières hiriko aerodromotik abiatua zen goizean, Hondarribiko aireportua helmuga zuela. Han erregai depositua bete eta Salamancara bidean jarraitzeko asmoa zuten bidaiariek. Nafarroako Gobernuko informazio iturrien arabera, Afrikarako dirua lortzeko rally batean parte hartzen ari zen, beste hamalau hegazkin arinekin batera. Afrikako eskola sistema hobetzeko baliabideak lortzea zuen ekimenak xede. Frantziatik abiatzea, eta Senegalera iristea zen, printzipioz, rallyaren helburua.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Iraola, Arantxa. Hiru gizonezko hil dira Baztanen hegazkin batek izaniko istripuan. Berria, 2010eko urriak 13, CC-BY-SA-4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-18).

Kanpo estekak aldatu