Anatole France

idazle frantziarra

Anatole France (anatɔl fʁɑ̃s ahoskatua; François-Anatole Thibault, frɑ̃swa anatɔl tibo, jaioa; Paris, Frantzia, 1844ko apirilaren 16a - Saint-Cyr-sur-Loire, Frantzia, 1924ko urriaren 12a), idazle frantziarra izan zen.

Anatole France


PEN Club français (en) Itzuli presidentea

1921 - 1924 - Paul Valéry
seat 38 of the Académie française (en) Itzuli

1896ko urtarrilaren 23a - 1924ko urriaren 12a
Ferdinand Marie Lesseps - Paul Valéry
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques François-Anatole Thibault
JaiotzaParis1844ko apirilaren 16a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaQ22994052 Itzuli1924ko urriaren 12a (80 urte)
Hobiratze lekuaNeuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Valérie Guérin de Sauville (en) Itzuli
Emma Laprévotte (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCollège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, liburuzaina, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, prosalaria, biografoa eta kritikaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Giza Eskubideen Liga
PEN Club français (en) Itzuli
Mugimendualibrepentsalaria
Izengoitia(k)Anatole France eta Anatolis Fransas
Genero artistikoaeleberria

IMDB: nm0289787 IBDB: 4113
Musicbrainz: 491de47d-8782-4a93-bb7b-a7f1893e9d6b Discogs: 2970592 IMSLP: Category:France,_Anatole Find a Grave: 12286 Edit the value on Wikidata

1881ean egin zen ezaguna Le crime de Sylvestre Bonnard eleberriari esker, 1896an Frantziako Akademiako kide izendatu zuten, eta 1921ean Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Haren eleberri, kontakizun eta poemek adimen argia, sentikortasun fina eta kultura oparoa erakusten dute. Idaztiak historian (Les dieux ont soif, 1912), elezaharretan (Thaïs, 1890) eta bere garaiko bizitzan (L´Orme de mall, 1897) oinarrituta daude, eta kultura frantsesaren bilduma gisako bat dira. Aurrerakoia zen (Vers les temps meilleurs, 1908); askatasunaren eta justiziaren aldeko (Crainquebille, 1901) izan zen. Lan batzuetan ausart agertu zen (La révolte des anges, 1914); besteetan, berriz, umore mingotsa erakutsi zuen (L´île des pingouins, 1908), eta areago xamurra, haurtzaroko bizitza gogoratzean (Le livre de mon ami, 1885).

Frantzia kolonialaren aurkako

aldatu
« Oi! Badakigu Kongoko Estatu Libreko beltzak, belgikarren erregearen esklaboak, krudeltasunez torturatzen dituztela. Ondo dakigu Afrikan, Asian eta kolonia guztietan, edozein herritan, kexa eta oinaze-oihu berberak daudela, zeru entzungorrerantz. Duela lau mendetik, herrialde kristauak elkarren arteko lehian ari dira, arraza gorria, horia eta beltza sarraskitzeko. Horri zibilizazio modernoa esaten zaio.

Zuriak ez dira beltzekin eta horiekin komunikatzen, menderatzeko eta sarraskitzeko ez bada. "Barbaro" esaten diegun herrialdeek gure krimenengatik soilik dute gure berri (...).

Guk, gure aldetik, kolonia frantsesetako administrazioak egindako krimenak eta ordainarazitako zergak salatuko ditugu, amore eman gabe (...).

Ezinbestean eta amore eman gabe, geure inperio kolonialeko horien eta beltzen giza eskubideak errespetatzeko eskatuko dugu. Gizadiaren izenean, justizia eskatuko dugu, hura ezin baita besterik gabe iraindu; eta aberriaren izenean, halaren interesei ez baitzaie zerbitzatzen halako basakeria kolonialaren bidez.

»

—Anatole France, Frantzia kolonialaren aurkako mitinean emandako hitzaldia, 1906ko urtarrilak 30.


Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu