Mikel IX.a Paleologo

Mikel IX.a Paleologo (grezieraz: Μιχαήλ Δούκας Ἄγγελος Κομνηνός Παλαιολόγος, Mikhaēl Doukas Angelos Komnēnos Palaiologos; Konstantinopla, 1277ko apirilaren 17a - Tesalonika, 1320ko urriaren 12a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 1294-1320 bitartean.

Mikel IX.a Paleologo
Michael IX Palaiologos.jpg
bizantziar enperadore

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1277ko apirilaren 17a
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaTesalonika1320ko urriaren 12a (43 urte)
Familia
AitaAndroniko II.a Paleologo
AmaAna Hungariakoa
Ezkontidea(k)Rita of Armenia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPalaiologos (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Androniko II.a Paleologo eta Ana Hungariakoaren Seme zaharra izan zen. Aitak enperadore izendatu zuen 1282an Mikel VIII.a Paleologo hil eta gutxira, eta izendapena adin nagusitasunean berretsi zuen. Mikel 1294ko maiatzaren 21ean koroatu zuten Santa Sofian.

Mikelek eta Andronikok elkarrekin gobernatu zuten enperadore gisa eta autokrator titulua erabili zuten. Andronikok agindu zion barneko eta kanpoko etsaien aurkako gerra zuzentzeko. Gizon ausart eta kementsua, baina turkiarren eta bulgariarren aurkako batailak galdu zituen.

1294an Rita Armeniakparekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten, horien artean Androniko III.a Paleologo enperadorea izango zena.