Adelina Haitikoa

Haitiko enperatriz ezkontidea

 

Adelina Haitikoa

Bizitza
JaiotzaHaiti, 1795
Herrialdea Haiti
HeriotzaPort-au-Prince1878ko urriaren 12a (82/83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Faustin I.a Haitikoa  (1849 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Adelina Haitikoa; jaiotzaz Adélina Dérival Lévêque; ezkontzaz Adélina Soulouque (Haiti, 1820ko uztailaren 26aPort-au-Prince, Haiti, 1878ko urriaren 12a) Haitiko enperatriz ezkontidea izan zen 1849tik 1859ra, Haitiko Faustino I.aren emaztea.[1][2]

Biografia

aldatu

Familia

aldatu

Adélina Dérival Lévêqueren, jatorri mestizodun haitiar baten eta Marie Michèl emaztearen alaba zen. Urte askoan, harreman egonkorra izan zuen Faustin Soulouquerekin, baina 1849ko abenduaren 31ra arte Faustino enperadorearekin ez zen ezkondu, Adelina urtetako neska-lagun sentimentala izanik.[3]

Enperatriz

aldatu

1849ko abuztuaren 26an, Haitiko Enperatriz Ezkontide titulua eman zioten, 'Su Majestad Imperial' tratuarekin, eta senarrarekin koroatu zuten Port-au-Prince hiriburuan, 1852ko apirilaren 18an. Koroazio horretan, enperadoreak eta enperatrizak Frantziako Napoleon Bonaparte Handiaren itxurako ospakizuna egin zuten. Haren ahizpari 'Su Alteza Serenísima Clélia printzesa' a tratua eman zioten. Europako estiloko enperatrizen moduan, Adelinak bere gorteaz gozatu zuen hainbat dontzeila, ohorezko dama, jauregiko dama, morroi eta chambelanekin. Noblezia izendatu berritik zetozen gorteko guztiak, beren duke, konde, markes eta baroien tituluekin.[4] Ordezkari lanak egin zituen, hala nola gortean jasotzea edo audientziak ematea, asteartero.[5]

Iraultza

aldatu

1858an iraultza bat hasi zen, Fabre Geffrard jenerala, Tabarako dukea, buru zela. Urte horretako abenduan, Geffrard-ek armada inperiala garaitu eta herrialdearen zati handiena kontrolatu zuen. Ondorioz, enperadoreak tronutik abdikatu egin zuen 1859ko urtarrilaren 15ean. Frantziako legazioak baztertu egin zuen Faustin, eta gerra-ontzi britainiar batean erbesteratu zuten 1859ko urtarrilaren 22an. Handik gutxira, enperadorea eta haren familia Kingstonera, Jamaikara, iritsi ziren, eta han zenbait urtez egon ziren. 1866an, familia inperiala Parisen finkatu zen, Frantzian. Haitira itzuli zenean, Faustin Petit Goâven hil zen 1867ko abuztuaren 6an, eta Fort Soulouquen lurperatu zuten. Naje Saget-en gobernuaren babespean gerra zibilean eta Sylvain Salnaveren diktaduran, Adelina enperatriz ohia 1878ko urrian hil zen Port-au-Princen, 58 urte zituela, pneumoniarekin.

 
Senarra, Faustin I.a enperadorea

Ondorengoak

aldatu

Ezkontide inperialak bi alaba izan zituen:

  • Geneviève Olive printzesa ("Madame Première; 1842ko azaroaren 29a- 1883ko uztailaren 23a), gurasoen ezkontzak legitimatua, printzesa mailara jasoa eta 1849an 'Serena Alteza' titulua emana. Pierre Joseph Amitié Theodore Vil Lubin teniente nagusiarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba eta alaba bat izan zituzten, baina denak hil ziren haurtzaroan.
  • Celestine Marie Françoise printzesa (1848-1912ko urtarrilaren ondoren), Celita izenekoa, printzesa mailara igo eta 'Serena Alteza' titulua eman zioten 1849an. Ezkongabe hil zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. «haiti6» www.royalark.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  2. Txantiloi:En-EN «Adelina Leveque» prabook.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  3. (Ingelesez) Byrd, Brandon. (2017-04-19). «"Haiti for the Haitians": A Genealogy» AAIHS (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  4. (Ingelesez) Bigelow, John. (1851). Jamaica in 1850: Or, The Effects of Sixteen Years of Freedom on a Slave Colony. G. P. Putnam (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
  5. (Ingelesez) Marshall, Harriet Gibbs. (1930). The Story of Haiti: From the Discovery of the Island by Christopher Columbus to the Present Day. Christopher Publishing House (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).

Ikus,gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa:
Maria Luisa Haitikoa "Haitiko erregina ezkontidea"
Haitiko enperatriz ezkontidea
1847-1859
Hurrengoa:
Yula Fuller ,"Haitiko erregina ezkontidea"