Luis Alberto Sánchez

Luis Alberto Félix Sánchez Sánchez (Lima, Peru, 1900ko urriaren 12a - 1994ko otsailaren 6a) peruar poligrafoa, politikaria eta hezitzailea izan zen.

Luis Alberto Sánchez
member of the Senate of Peru (en) Itzuli

1990eko uztailaren 27a - 1992ko apirilaren 5a
Hautetsia: Q109424453 Itzuli
Minister of the Presidency of Peru (en) Itzuli

1989ko maiatzaren 15a - 1989ko irailaren 30a
Agustin Mantilla (en) Itzuli - Rodolfo Beltrán Bravo (en) Itzuli
Vice President of Peru (en) Itzuli

1985eko uztailaren 28a - 1990eko uztailaren 28a
Fernando Schwalb López Aldana (en) Itzuli - Máximo San roman (en) Itzuli
president of the Senate of Peru (en) Itzuli

1985eko uztailaren 28a - 1986ko uztailaren 28a
Manuel Ulloa Elias (en) Itzuli - Armando Villanueva (en) Itzuli
member of the Senate of Peru (en) Itzuli

1985eko uztailaren 27a - 1990eko uztailaren 26a
Hautetsia: Q110103429 Itzuli
Peruko lehen ministro

1985eko maiatzaren 15a - 1989ko irailaren 30a
Armando Villanueva (en) Itzuli - Guillermo Larco Cox (en) Itzuli
member of the Senate of Peru (en) Itzuli

1980ko uztailaren 27a - 1985eko uztailaren 26a
Hautetsia: Q110103417 Itzuli
Peruko Diputatuen Ganberako kide

1978ko uztailaren 28a - 1980ko uztailaren 28a
president of the Senate of Peru (en) Itzuli

1965eko uztailaren 28a - 1966ko uztailaren 28a
Ramiro Prialé (en) Itzuli - David Aguilar Cornejo (en) Itzuli
member of the Senate of Peru (en) Itzuli

1963ko uztailaren 28a - 1968ko urriaren 3a
Peruko Diputatuen Ganberako kide

1945eko uztailaren 28a - 1948ko urriaren 29a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Alberto Félix Sánchez Sánchez
JaiotzaLima1900eko urriaren 12a
Herrialdea Peru
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaLima1994ko otsailaren 6a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaNational University of San Marcos (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, historialaria, saiakeragilea, abokatua, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta itzultzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa American Popular Revolutionary Alliance. (en) Itzuli

Peruko literaturan garrantzi handiko pertsona izan zen, eta baita pertsona zaila eta polemikoa ere.

Biografia aldatu

San Marcoseko Unibertsitateko errektore izan zen, eta honoris causa doktore Kolonbia, Hego Korea eta Guatemalako unibertsitateetan.

Politikari dagokionez, Hezkuntzako ministro izan zen 1946tik 1948ra, eta lehen ministro izan zen 1989an.

Idazle gisa, Sánchezek liburu asko idatzi zituen, genero eta estilo guztietakoak. Letretako, Historiako eta Zuzenbideko doktore-tituluak lortu zituen. Kulturan eta hezkuntzan egin zuen lanaren ondorioz, 1987an hezkuntzako Andrés Bello saria eman zioten. Peruko Hizkuntzaren Akademiako kide izan zen, eta baita Literaturaren Iberoamerikako Institutuko kide ere.

Politikan izan zuen ibilbidea, aldiz, zailagoa izan zen. Peruko Alderdi Apristan sartu zen 1931n, Ameriketako Batasun Iraultzailearen baitan (APRA). 1946an lortu zuen politikako garrantzizko lehenengo kargua, Hezkuntzako ministroarena. Kargu horretan 1948. urtera arte aritu zen. Hiru alditan egon zen erbestean, 1932, 1934 eta 1948an. Erbestean izan zen garai horietan hezkuntzan aritu zen Estatu Batuetan, Frantzian, Israelen eta Libanon. Alan Garcíak, 1985ean hauteskundeak irabazi zituenean, Peruko gobernuko lehendakariorde izendatu zuen Sánchez. 1989an, lau hilabetez, Garcíaren ordezko izan zen, baina dimisioa aurkeztu zuen 1990eko hauteskundeetan lehendakariorde aurkezteko.

Idazlanak aldatu

Ehun liburutik gora idatzi zituen, genero askotakoak, hala nola eleberriak, lan historikoak, monografiak, literatura-kritika, saiakerak.

Aipatzekoak dira, besteak beste: Góngora en América (1927, Góngora Ameriketan), Don Manuel (1931), Una mujer sola frente al mundo (1942, Emakume bat bakarti munduaren aurrean), Historia general de América (1944, Ameriketako Historia Orokorra), El Perú: retrato de un país adolescente (1959, Peru: herrialde gazte baten erretratua), La juramentación del diario Beltrán (1977, Beltránen egunkariaren zina).

Erreferentziak aldatu